Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Gobernatza kooperatiboa aztergai Kooperatibagintzan Topaketaren 5. edizioan
Gobernantza da erakundeen baitan erabakiak hartzeko bideak aztertzen dituen jakintzagaia. Eta, gobernantza kooperatiboa izan da, hain zuzen ere, Birchall Stirling Unibertsitateko irakasle ohiaren ikergai nagusienetako bat. Birchall urteetan Erresuma Batuko gobernuaren aholkulari izan da. Besteak beste, 2014. urtean gobernantza aztertu zuen munduko 60 kooperatiba handienen baitan, eta ondorioak bildu zituen The Governance of large co-operative businesses idazlanean. Eskoriatzako topaketan, Birchallek azalduko ditu ikerketa horren ondorio nagusiak.
Bestalde, Cliff Mills ikertzaileak eta Birmingham-ko Anthony Collins abokatu bulegoko kideak jorratuko ditu gobernantza kooperatiboaren erronkei aurre egiteko bide berri posibleak. Mills-ek 20 urteko esperientzia du kooperatibetako konstituzio dokumentuak eta araudiak sortzen. Bere ikerketa ildo nagusiak izan dira gobernantza, jabetza eta enpresa sozialak.
EGITARAUA
- 09:45-10:00 Izen ematea.
- 10:00-10:10 Ongi etorria. Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errekotorea), Sebas Zurutuza (Gipuzkoako Foru Aldundia), Alfredo Ispizua (Eusko Jaurlaritza) eta Ainara Udaondo (Lanki Kooperatibagintzaren Ikertegia).
- 10:10-10:40 Gobernantza Munduko 60 Kooperatiba handienetan: etorkizunerako erronkak. Johnston Birchall (Stirling University. Eskozia).
- 10:40-10:55 Partehartzaileen galderak.
- 10:55-11:25 Kooperatiba erresilenteen kudeaketa: konpetentzietan oinarritutako eredu bat. Cliff Mills (Anthony Collins Solicitors. Birmingham).
- 11:25-11:40 Partehartzaileen galderak.
- 11:40- 12:20 Talde dinamika.
- 12:20- 12:30 Atsedenaldia.
- 12:30- 13:00 Lanki Kooperatibagintzaren Ikertegiak egindako Gobernantza diagnosiaren aurkezpena Mondragonen testuinguruan.
- 13:00-13:30 Lanaldiaren sintesia: gobernantza kooperatiboaren etorkizuneko erronkak. Iñigo Iñurrategi (Mondragon taldea).
- 13:30 Luntxa.
Harremanetarako eta Kooperatibagintza Topaketaren 5. ediziori buruzko informazioa jasotzeko: Maider Iriarte.
- miriarte@mondragon.edu
- 637 38 00 48