2017-10-17T02:04:59+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

GIZARTE KOOP-en VII. Jardunaldia egin zen Bilbon

2013/10/10

GIZARTE KOOPen VII. Jardunaldia egin zen atzo Bilboko Bizkaia Aretoan. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) antolatutako jardunaldia izaten bada ere, aurten REAS Euskadiren laguntza izan dute.

Askotariko erakundeetako ordezkariak elkartu ziren bertan. Besteak beste, Javier Goienetxea KONFEKOOPeko presidentea, Carlos Askuenze REAS Euskadiren koordinatzailea eta  Joan Segarra gizarte-ekimeneko sozietateen arloko zuzendaria.

GIZARTEKOOP VII. jardunaldia

Bizkaia aretoa jendez bete zen atzoko jardunaldian.

Javier Goienetxeak adierazi zuenez, “kooperatibak etengabe merkatuari begira eta merkatuaren barne daude”, hain zuzen ere horrexegatik  egiten da jardunaldia. Gaineratu zuen kooperatibak “naturalki elkartzen dira eta naturalki hori bultzatea oso garrantzitsua da”.

Carlos Askuenzek bi gai jorratu zituen jardunaldian. Alde batetik, azaldu zuen zergatik hainbat erakundek erabakitzen duten Gizarte Ekimeneko kooperatibak sortzea eta kooperatiba izatea. Beste aldetik, berriz, hirugarren sektoreko erakundeen eta Gizarte Ekimeneko kooperatibismoaren arteko lankidetzaz eta sinergiaren sorreraz hitz egin zuen. Alegia, gaur egun eta etorkizunean, posizionamendua eta lankidetza hobetzeaz.

Joan Segarrak Katalunia ordezkatu zuen ekimen honetan, Cooperatives de Treball de Catalunya alegia. 7.000 langile dituen kooperatiba da eta 150 milioi euroko fakturazioa duena.

GIZARTEKOOP VII. jardunaldia

LEINNeko ikasleek ere parte-hartu zuten Forokoop-ek antolatutako ekitaldian.

TU lankidek hiru pertsona hauek elkarrizketatu ditu eta urrian argitaratuko den zenbakian irakurri ahal izango duzue.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak