Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Gizarte Erantzukizunari buruzko jardunaldiak Enpresagintzako Oñatiko kanpusean
Jardunaldiak bat datoz Mondragon Unibertsitateak gizartea eraldatzeko duen konpromisoarekin, eta ikasleek gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorreko benetako arazoetan oinarrituz lan egitea bilatzen du, horiei irtenbidea eskaintzeko.
Bi egunetako jardunaldiak izan dira. Martxoaren 7an, gizarte-eginkizunaren esanahiari buruz hausnartzea egin zuten. Ondoren, inguruan dauden erronka nagusiei erantzuteko moduaz aritu dira ikasleak eta lan-taldean aztertu dituzte: tokiko arazo nagusiak, sozialak, ekonomikoak nahiz ingurumenekoak.
Gaur, martxoak 8, arlo bakoitzean planteatutako arazoen arabera sortzen diren ideiak aztertu dituzte ikasleek. Talde bakoitzak eginiko proposamenak aztertuko dira eta eguerdi aldera, arlo bakoitzeko lan onenak aukeratuko dira. Saioa bukatzeko, proposamen onenari sari berezia emango zaio.