2017-12-14T08:58:05+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Gizarte Erantzukizunari buruzko jardunaldiak Enpresagintzako Oñatiko kanpusean

2013/03/08

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Oñatiko campusean gizarte-erantzukizunari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira. 130 ikaslek hartzen dute parte, eta tokiko arazoei benetako irtenbideak proposatzea da helburua.
Gizarte Erantzukizunari buruzko jardunaldiak Enpresagintzako Oñatiko kanpusean

Jardunaldiak bat datoz Mondragon Unibertsitateak gizartea eraldatzeko duen konpromisoarekin, eta ikasleek gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorreko benetako arazoetan oinarrituz lan egitea bilatzen du, horiei irtenbidea eskaintzeko.

Bi egunetako jardunaldiak izan dira. Martxoaren 7an, gizarte-eginkizunaren esanahiari buruz hausnartzea egin zuten. Ondoren, inguruan dauden erronka nagusiei erantzuteko moduaz aritu dira ikasleak eta lan-taldean aztertu dituzte: tokiko arazo nagusiak, sozialak, ekonomikoak nahiz ingurumenekoak.

Gaur, martxoak 8, arlo bakoitzean planteatutako arazoen arabera sortzen diren ideiak aztertu  dituzte ikasleek. Talde bakoitzak eginiko proposamenak aztertuko dira eta eguerdi aldera, arlo bakoitzeko lan onenak aukeratuko dira. Saioa bukatzeko, proposamen onenari sari berezia emango zaio.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak