Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Gizarte-erantzukizunari buruzko jardunaldia Bidasoako campusean
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Mugi-Hadi elkarteko ikasleek eta zenbait irakaslek antolatu zuten gizarte-erantzukizunari buruzko jardunaldia Enpresagintza Fakultatearen Bidasoako campusean. Guztira, fakultate horretako 40 ikaslek eta Irungo La Salle institutuko batxilergoko eta lanbide-heziketako 30 ikaslek hartu zuten parte.
Jardunaldia bat dator Mondragon Unibertsitateak gizartea aldatzeko hartua duen konpromisoarekin. Honako helburu hauek ditu:
- parte-hartzaileek Bidasoa eskualdeko arazoekin lan egitea -Emaus, Bidasoa Activa eta Ekoliderrak aurkeztutakoak- eta horiei irtenbide bat ematea;
- adin-talde ezberdinetako pertsonen arteko kohesio soziala sustatzea;
- parte-hartzaileek esperientziak elkarri trukatzea eta, azkenik, elkarlanean arazo errealetarako konponbideak asmatzea.
Proposamenik onenarentzako saria
Jardunaldia otsailaren 22an hasi zen, gizarte-erantzukizun korporatiboaren esanahiaren inguruko gogoetarekin. Gogoetaren oinarria hauxe izan zen: enpresa-kudeaketan irizpide etikoak txertatuz ingurunean sortzen diren erronka nagusiei erantzuna ematea, interes-talde guztientzako balioa sortu eta banatzeko.
10:00etatik 11:00etara bitartean, Luxio Ugarte Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen Bidasoako campuseko dekano-ordeak jardunaldiaren helburuak aurkeztu zituen. Aurkezpenaren ondoren, diziplina anitzeko lantaldeak osatu eta Bidasoa eskualdeko arazo nagusiei -sozialei, ekonomikoei eta ingurumenaren arlokoei- heldu zitzaien. Arratsaldeko saioan, sortutako taldeak arazo horietarako irtenbideak eraikitzen hasi ziren, elkarlanean.
Ostegunean, hilaren 23an, Emausek parte hartu zuen gai hau hizpide hartuta: "Badakizu zer den bidezko merkataritza?" Talde-tailerra eskaini zuen horren gainean. Ondoren, taldeek proposamen guztiak azaldu zituzten eta, 11:30 eta 13:30 bitartean, epai-mahaiak hiru finalistak saritu zituen, sektore bakoitzeko bat. Azkenik, jardunaldiko proposamenik onena aukeratu eta talde irabazleari sari berezia eman zitzaion.