Gipuzkoako Bazkundeak “Nazioartekotzeari” saria eman dio Copreciri

Bazkundeak munduan zazpi planta dituen Copreciren nazioartekotze zabalkundea saritu du. Aurten, gainera, beste planta berri bat irekitzea aurreikusten du Little Rock-en (AEB), hango merkatuan izan den eskaera hazkundeari erantzuna emateko.
Card image cap
2017/03/17

Coprecik gaur, martxoak 17, jaso du Gipuzkoako Bazkundeak emandako “Enpresa Nazioartekotzeari “saria, urtero lurraldeko enpresen lana aitortzeko antolatzen den jardunaldian. Aurten 25 urte betetzen duen ekitaldian izan dira, besteak beste: Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua; eta Makel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Mundu mailako DNA

Bazkundeak Coprecik duen nazioartekotze ikuspegia saritu du, kontuan izanda “bere lehen kanpoko lantegia Mexikon ireki zuela orain dela 28 urte, eta MONDRAGON Taldean aitzindaria izan dela nazioartekotzean”. Gaur egun, Coprecin 1.900 pertsonek egiten dute lan, munduan zehar sakabanatutako zazpi produkzio plantetan (Aretxabaletako egoitza nagusia, Altsasuko filiala, eta Mexiko, Italia, Txina, Txekiar Errepublika eta Turkiako lantegiak). Mundu mailako etxetresnen osagaien ekoizle nagusienetakoa da Copreci, eta bere bezeroen artean, etxetresnen sektoreko marka nagusiak daude, besteak beste Bosch Siemens, Whirlpool, Indesit, Electrolux, General Electric, Fagor, Miele, Haier, Weber eta Char Broil, beste batzuen artean.

Europako merkatuan egiten da salmenten %58, Amerikako merkatuan %22, Asiakoan %12 eta MENAn (Ekialde Erdia eta Ipar Afrika) txikiena %8arekin. Munduan 400 miloi etxetik gora hornitzen dituzte Copreciko osagaiek, eta 250 patente baino gehiagok ziurtatzen dute bere gaitasun berritzailea.

Coprecik baikor egiten dio aurre etorkizunari, eta hazkunde planak ditu Europear Komunitatetik kanpo eta baita Amerikar kontinentean eta Asian ere. 2017an AEBetako lehen inplantazioa martxan jarriko dute merkatu horretan handituz doan eskaintzari erantzuna emateko. AEBetan ibilbide industrial berriari hasiera emateko lehen jomuga Arkansaseko hiriburu Little Rock izango da; handik Coprecik AEBetako ekialde eta erdigunean eragin ahal izango du, non Aretxabaletako kooperatibak etxeko egosketaren alorreko merkatuaren %90etik gorako kuota duen. Proiektu hori 2017ko bigarren seihilabetekoan gauzatu ahal izango da Electrolux eta Whirpool gisako talde handien eskariak bultzatuta.

Lurraldeko enpresen aitortza-ekintza honen zilarrezko ezteietan, Copreciz gain, honako enpresek ere sariak jaso dituzte: Irizarrek, 'Urteko enpresa onena'; Createch Medical-ek, “Enpresa PYME industriala” eta Aita Mennik, “Zerbitzu enpresa”.

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak