2017-08-21T10:30:57+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Gipuzkoako ahaldun nagusiak Ederfil-Becker kooperatibak bisitatu ditu

2014/07/16

Foru ordezkaritzari harrera egiteko bertan izan ziren bi kooperatibetako lehendakariak, Juan Mendizabal eta Javier Amondarain, bat egite juridikoaren ondoren lehendakari kargua beteko duen Unai Elola, Pablo Mendizabal zuzendari gerentea eta Pertsonen Arloko arduradun Maider Martin.
Gipuzkoako ahaldun nagusiak Ederfil-Becker kooperatibak bisitatu ditu

Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok EDERFIL BECKER Koop.E. sozietateen instalazioak bisitatu ditu aste honetan, Legorretan (Gipuzkoa).

Ederfil 068

Bisitan zehar, Garitanok, zeina Berrikuntza, Lanada Garapen eta Turismoko diputatua den Jon Peli Uriguenekin eta Lurralde Garapeneko zuzendaria den Pedro Iturberekin batera joan zen hitzordura, lehen eskutik ezagutu zuen EDERFIL BECKER enpresen eraldaketa prozesua, izan ere, prozesua ekitaldi honen amaieran amaituko da, bi kooperatibek juridikoki bat eginez. Foru ordezkaritzari harrera egiteko bertan izan ziren bi kooperatibetako lehendakariak, Juan Mendizabal eta Javier Amondarain, bat egite juridikoaren ondoren lehendakari kargua beteko duen Unai Elola, Pablo Mendizabal zuzendari gerentea eta Pertsonen Arloko arduradun Maider Martin.

Ederfil 042

Halaber, kooperatibako hainbat lider eta pertsonak osatutako talde batek beren inpresioak partekatu ahal izan zituzten hiru ordezkari instituzionalekin.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak