2017-12-11T06:59:25+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Garaiako TelePresentzia gela aurkeztu dute

2012/05/21

Dagoeneko aurkeztu dute Garaiako TelePresentzia gela. Munduko beste toki batzuetan dauden enpresa, zerbitzu edo pertsonekin biltzeko zerbitzua ematen du Teleprentzia gelak, fisikoki mugitu barik. Andoni Gartzia Garaiako gerenteak adierazi du helburua ez dela negozio bide berri bat irekitzea, berrikuntza gunearen eskaintza osatzea baizik.
Garaiako TelePresentzia gela aurkeztu dute

Adibide batekin aurkeztu zuten TelePresentzia gela.

TelePresentziak dirua eta denbora aurrezteko aukera ematen du. Izan ere, espainiar estatuko enpresek, urtean, bataz beste, 13.000 milioi euro gastatzen dituzte negozio-bidaietan –hirugarren gasturik handiena da, pertsonal eta ikerkuntza eta berrikuntza arloen ondotik–, eta TelePresentziaren bitartez posible da gastu hori %30 murriztea. Gainera, denbora ere aurrezten da: azaldu zuten astean 2-6 ordu aurrez daitezkeela. Ildo beretik jarraituz, parte-hartzaileek azpimarratu zuten egungo egoera ekonomikon inoiz baino garrantzitsuagoa dela negozioa munduan zehar zabaltzea eta erreminta berri honek nazioartekotzea erraztu egiten duela.

Garaiak kudeatuko du agenda

Erabilera bakoitzeko 250 eta 420 euro bitartean ordaindu beharko dira; bileraren iraupenaren eta erabiltzen diren monitore kopuruaren arabera izango da hori, faktore horien arabera prezio bat edo beste izango du aipatutako zerbitzuak. Garaiako azpiegitura berria edonork erabili ahal izango du: enpresa handi, ertain eta txikiek, zerbitzuek nahiz norbanakoek. Behin eskaera eginda, Garaiatik bertatik kudeatuko dute agenda.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak