Garaiak CoWorking eta Office berriak estreinatu ditu hamargarren urteurrenean

Garaia Berrikuntza Guneko eraikin nagusiak 10. urtebetetzea ospatuko du aurtengo ekainean. Horregatik, 2017k berrikuntza asko ekarriko ditu, eta horien artean zerbitzuen handitzea.
Card image cap
2017/03/27

Garaia Berrikuntza Gunearen hamargarren urteurrenarekin lotutako berritasunek duten helburua da Gunea osatzen duten familien arteko harremana gehiago sendotu eta Garaia mundura are eta gehiago zabaltzea.

Urteurrenarekin lotutako ekintzen aurrerapen gisa, Coworking espazio berri bat eta Office bat egokitu dituzte Garaian instalazioetan.

office_garaia10

Garaiako CoWorking Gune berria 28 lanpostutarako egokitutako 217 m2-tako espazio zabala da eta dagoeneko ateak zabalik ditu. Office guneari dagokionez, gaur, astelehena, irekiko ditu ateak.

Instalazioetako argazki guztiak hemen daude ikusgai: https://www.flickr.com/photos/140049311@N06/sets/72157678484528504/ 

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak