2017-08-17T03:55:31+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ganberak LKS Taldea saritu du Gipuzkoako zerbitzu enpresa gisa

2012/04/19

Gipuzkoako Ganberak lurraldeko enpresekin urtero egiten duen hitzordua ospatu du. Eta edizio honetan LKS Taldeak Ganberak Gipuzkoako zerbitzu enpresari ematen dion errekonozimendua jaso zuen, etengabeko hedatzeko eta hazteko ibilbideagatik eta giza eta gizarte balioetan oinarritutako filosofiagatik.
Ganberak LKS Taldea saritu du Gipuzkoako zerbitzu enpresa gisa

Gipuzkoako Ganberak enpresa eta erakunde ugari saritu zituen.

Fermin Garmendiak eta Alberto Gorroñogoitiak, hurrenez hurren Aholkularitza eta Ingeniaritza negozioetako zuzendariek, eskerrak eman zizkioten Ganberari sariagatik, aitortza hori pizgarria delako LKSko pertsona guztientzat, eta beren jatorria ere aipatu zuten, Euskadiko Kutxako Enpresa Dibisioaren baitan, MONDRAGON taldean kooperatibak sustatzeagatik. Halaber, saria gipuzkoar enpresa guztiekin partekatu nahi izan zuten, eta konfiantza erakutsi zuten LKS Taldeak uneko erronkei erantzuteko ahalmenagatik, bereziki nazioartekotzeari eta berrikuntzari dagokienez.

Alberto Gorroñogoitia recibió el premio en nombre de LKSn

Ekitaldian Egile Corporation XXI etxeko lehendakari eta garapeneko zuzendari diren Eduardo Junkera eta Alfonso Urzainki ere nabarmendu ziren, Urteko Enpresariaren saria partekatuta jaso zutelarik; Gipuzkoako Enpresa Txiki eta Ertainen saria Azpeitiko CredeBlug, SLrentzat izan zen; eta enpresa nazioartekotzearena ehun urte dituen Elgoibarreko Alcorta Forging Groupera joan zen. Horrez gain, Kutxaren ibilbidea errekonozitu zen.

Ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria presente egon zen, eta saridunen ondoan euskal zein gipuzkoar enpresa sarearen ordezkaritza zabal bat ere izan zen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak