Gabon kanten aplikazio bat sortu dute bi ekintzaile arrasatearrek

Maria Amutxastegi eta Jaione Martinez bi ekintzaile arrasatear dira. Mondragon Unibertsitateko Ekiten Lehiaketaren irabazleak izan ziren iaz, beste gazte batzuekin batera. Lehiaketako sariak aukera eman die karrera amaierako proiektua egiteko eta euren enpresa berriarekin lehen pausoak emateko.
Card image cap
Maria eta Jaione, Skuramobile enpresaren webgune aurrean.
2012/12/19

Skuramobile deitzen da enpresa eta mugikorrentzako aplikazioak egiten dituzte. Gaur egun, Garaia Berrikuntza Guneko Saiolanen kokatuta dago. Gabon kanten aplikazioaz gain, bi gazteek badute beste aplikazio bat martxan, hain zuzen, herrietako merkataritza elkarteentzat bideratutakoa. Aipatzekoa da Skuramobile zabalik dagoela bezeroen ideietara eta beharretara.  Gainera,“bidea ikusten dugu eta gogotsu gaude aurrera egiteko” adierazi digu Jaione Martinezek.

Gabonetako kantak

Gabonetako euskal kanten aplikazioari dagokionez, ideia sortu zen “hemen, Garaian, urtero enpresa bakoitzak abesti bat kantatzen duelako, jaialdi batean”, azaldu du Mariak. Hortik abiatuta eta jabetuta arlo horretan aplikaziorik ez zegoela, konturatu ziren hutsune bat zegoela.

Esan eta egin: Aplikazioa aste batean garatu dute, eta aplikazioa deskargatu ezkero, musika eta letrak poltsikoan eskura izango dituzu. Beraz, kantuen liburuxka baino osoagoa da. Erabiltzaileek aukera izango dute kanten letrak irakurtzeko, letrak ikasteko, abestiak entzuteko eta abestiak kantatzeko. Abesti ezagunak dira, baina batzuetan letrak ez ditugu ondo ezagutzen: Elurra teilatuan, Dringilin Dron, Olentzero, Hator-hator…

Aplikazioa lortu daiteke edozein markako telefono mugikorrekin (Internet dutenak), eta edozein telefonia-konpainiarekin, betiere Android plataforman. Oso erraza da abestiak lortzea telefono mugikorrarekin:

Irakaskuntza unibertsitate zentroa