2017-08-18T05:06:41+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

FPK kooperatibari kalitatearen Q saria eman dio Jaguar Land Rover-ek

2015/05/19

2015ko maiatzaren 14an, FPK Lightweight Technologies, S. Coop. Batz taldeko kideak kalitatearen Q saria jaso du, Ingalaterrako Jaguar Land Rover auto-fabrikatzailearen eskutik. Sari horren bidez 2012tik aurrera polimero indartuz egindako egiturazko piezen hornikuntza-lan bikaina aitortu nahi izan diote.
 FPK kooperatibari kalitatearen Q saria eman dio Jaguar Land Rover-ek

Ibilgailuen motorraren inguruan jartzen diren pieza horien egitekoa da  motorraren beraren  erantzun akustiko eta termikoa hobetzea, bidaiarien kabina isolatuta. Horrexegatik, hain zuzen, piezak erosotasuna areagotzen eta CO2  isuriak murrizten laguntzen du. Hornitutako piezak ondorengo ibilgailu hauetan erabiltzen dira: Range Rover, Range Rover Sport, Land Rover Discovery eta Jaguar XE.

1993az geroztik Zamudion dagoen  lantegiaren bezero garrantzitsuenetako bat da Jaguar Land Rover gaur egun.  Azken urteotan, hazkunde esponentziala izan du; 2014. urtean, zehazki, ekoizpena % 53 hazi zen. Hurrengo urteotan hazkunde handiagoa aurreikusten du FPK-k , pieza hori Jaguar Land Rover-en modelo gehiagotara eramanda eta portfolioa hedatuta, bai  beste  pieza aerodinamiko eta egiturazko batzuetara, bai  Igorreko Batzen zentralean ekoitziriko automobilgintzako beste sistema batzuetara. Hori guztia lagungarria izango da Batz Taldeak 260M €-ko fakturazioa lor dezan 2018an, mundu-mailan 1.800 langile enplegatuta, horietatik 900 Euskadin.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak