2017-12-15T18:44:58+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Forokoopeko IX jardunaldietan XXI. mendeko desberdintasunak aztertu ditu

2015/10/08

Topaketa atzo, urriak 7, burutu zen Bilbon. Hitzaldietan, genero desberdintasuna, kultura kooperatiboaren baitan dagoen desberdintasuna, eta desberdintasun soziala.

IX. JARDUNALDIA FOROKOOP

Forokoop eztabaida foroaren IX. edizioan gai hau proposatu da aztergai: XXI. mendeko desberdintasunak. Gai honen inguruan hiru eztabaida egin ziren, eta bakoitzean bi adituek hartu zuten parte.

Jardunaldiaren aurkezpenean Alfredo Ispizuak (CSCEko lehendakaria) eta Rosa Lavínek (Konfekoopeko lehendakaria) hartu zuten parte. Ondoren, Pilar Kaltzadak zuzenduta, lehen eztabaida hasi zen eta hartu zuten parte: Sylvia Gay Gezkiko ordezkaria, eta Gabriel Fernández de Barrena Mondragon Unibertsitatekoa. Genero desberdintasuna aztertu zuten, historian zehar eta gaur egungo ikuspuntutik.

IX. JARDUNALDIA FOROKOOP

Ondorengo eztabaidan, kultura kooperatiboaren baitan ematen diren desberdinak izan ziren aztergai eta bi hizlari hauek izan ziren: Ion Lezeta, Lankiko ikertzailea; eta Paulo Ponce, Udeustoko ikaslea.

IX. JARDUNALDIA FOROKOOP

Hitzaldi nagusia, berriz, Mariola Urrea, Universidad de La Riojako irakasleak eskaini zuen. “Lidergoa, eraldaketarako tresna: desparekotasunari aurre egiteko eredu bat” izan zen aukeratu zuen gaia.

Argazki gehiago: IX. Jardunaldia FOROKOOP



Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak