TUlankide MONDRAGON

FGM-Altzari Taldearen eskaintza berezia MONDRAGONeko bazkideentzat

2011/09/20
Orain, FGM-Altzari Taldeko edozein sukalde-altzari edo ekipamendu bat erosiz gero, MONDRAGONeko bazkideek 300 €-ko deskontua izango dute.

FGM-Altzari Taldeak baldintza bereziak eskaintzen dizkie MONDRAGONeko bazkideei.

Promozio honekin, Mondragon Korporazioko bazkideek 300 euroko deskontua izango dute, Fagorren sukalde-altzarien ekipamendu bat erosiz gero.

Urrezko aukera da sukaldea egungo diseinu-joera berrienekin berritzeko. Fagorren proposamen estetiko berrietan, aipatzekoak dira testurak dituzten beiraz hornitutako altzariak. Modelo esklusiboak dira, eta espazioari modernotasuna eta argia emateaz gain, garbitzeko eta mantentzeko errazak dira.

HP-7660 AX labe pirolitikoak sarbide osoko gidari teleskopikoa dauka. Honekin, elikagaiak segurtasun osoz sar daitezke erretzeko arriskua saihestuz. Gainera, aginte   ezkutagarriak eta kristalezko kontrate desmuntagarriak dituenez, askoz errazago garbitzen da. Zortzi egosketa-programa ditu erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko. Baita egosketa abiarazteko eta gelditzeko programa bat ere. Hala, kozinatzeko garaian izan ditzakegun ahazteak ekidingo ditugu.

Modelo honek Celeris aurreberoketa sistema lasterra dauka eta zain egoteko denbora laburtzen denez, janariaz berehala gozatzeko aukera izango dugu. Erosotasuna, segurtasuna eta teknologia, horiek dira Fagorrek udazkeneko promozio honetan erabiltzailearen eskura jartzen duen HP-7660 AX labe pirolitikoaren ezaugarri nagusiak.

Hori dena, kalitatea eta berrikuntza ahaztu gabe, bi balio horiek etxeetako ongizatea hobetzea lortzen baitute, markaren sukalde-altzarietako ekipamenduek ematen duten aukera zabalarekin. Fagor Altzariakek diseinu-aukera zabala eskaintzen du akabera berritzaile eta esklusiboekin. Helburua espazio pertsonalizatuak eta paregabeak sortzea da, eta sukaldeko ongizatea hobetzen laguntzea.