2017-10-24T09:41:24+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Festa giroan eta senideek lagunduta ospatu zuten Fagor Ederlaneko lan-bazkideek kooperatibaren 50.urteurrena

2013/09/16

Festa giro ederrean ospatu zuten Fagor Ederlaneko lan bazkideek eta haien senideek 50.urteurreneko ate irekien jardunaldia. 1.500 pertsona baino gehiago elkartu ziren Eskoriatzako lantokian eguerdiko 12etatik aurrera, eta goizean goizetik bisita gidatuak egin zituzten Ederlanek Debagoienean dituen lantoki guztietara. Bergaran (FIT Automoción), Arrasaten (Uribarri, Markulete 1 eta 2, eta Edertek), Eskoriatzan eta Aretxabaletan.
Festa giroan eta senideek lagunduta ospatu zuten Fagor Ederlaneko lan-bazkideek kooperatibaren 50.urteurrena

Jai giroan, harrotasunez eta eguraldi ederrarekin ospatu zuen Fagor Ederlaneko 'familia' handiak 50.urteurreneko Ate Irekien Jardunaldia.

Fagor Ederlan2

Arrasaten (Markuleten, Uribarrin eta Ederteken) dituen hiru lantegi eta berrikuntza gunean ateak goizeko 9etan ireki zituzten. Ordu paretsuan Aretxabaletako eta Eskoriatzako lantokiak irekiko zituzten, eta senideek eta lagunek Fagor Ederlan barrutik ezagutu ahal izan zuten, baita Edertek-eko berrikuntza gunea ere, Garaian dagoena.

Fagor Ederlan1

Aurreikuspenen gainetik

Aurreikuspenak ikusirik, bisita gidatuetarako zenbait gidari jarri zituen Fagor Ederlanek, guztiak kooperatibako lan bazkideak. Haien laguntzarekin, senideek lantokiak bisitatzeko aukera izan zuten. Prentsak, fundizioa eta txoko ezezagun guztiak bertatik bertara bisitatzeko aukera izan zen 30-45 minutuko iraupena izan zuten bisitetan.

Fagor Ederlan3 Fagor Ederlan7

Senideekin konpartitzeko eguna

50.urteurrena ospatzeaz gain, ate irekien jardunaldiaren helburu nagusia izan da senide eta lagunei erakustea lantokia, beti ere onarpen eta ospakizun sentimenduarekin. Izan ere, aurten Fagor Ederlanen oso bizi dago sentimendu hori.

Ekitaldi nagusia eguerdiko 12etan egin zen Eskoriatzako lantokiko parking nagusian. Bertan ez ziren falta izan edaria, jatekoa, haurrentzako jolasak, kontu kontalariak, photocall bat, karaokea, musika, azoka solidarioa... eta gainera bi elkarterentzat dirua batu zen Debagoieneko Zu behar zaitut elkartearentzat, eta ASPANOGIrentzat.

Fagor Ederlan9

Bi elkarteek osasun arazoak dituzten haurrekin egiten dute lan, lehenak garun minusbalitasunak dituztenekin, eta bigarrenak Gipuzkoako haur onkologikoekin.

Ate irekien jardunaldia jendetsua izan zen, eta guztira ia 1.600 lagunek esku hartu zuten ekintzetan.

Argazki guztiak: flickr kanalean eta koop gunean eta baita fagorederlan50 webgunean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak