2017-12-16T06:04:02+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Familien egunarekin agur esan dio Fagor Arrasatek ekintzez beteriko asteari

2017/01/30

Familien eguna ospatu zen zapatuan Fagor Arrasaten. Mila lagunetik gora batu ziren Arrasateko lantokian. Besteak beste, Wave line prentsa erraldoia martxan ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Familien egunarekin agur esan dio Fagor Arrasatek ekintzez beteriko asteari

Seme-alabak, guraso zein aitton-amonak, langile erretiratuak, gertuko lagunak... Fagor Arrasatek eguneroko dinamika ahaztu, makina zaratak albo batera utzi eta musikarekin ospatu zuen Familien eguna. Ate irekien asteari era borobilean eta jendetsuan amaiera emateko aprobetxatu zuen Mondragoeko kooperatibak. 

Fagor Arrasate, familien eguna / día de las familias

Eider Otxoa, marketin eta komunikazio arduraduna: "300 bezero eta 60 hornitzaile hartatu ditugu asteon eta zeren gai garen erakutsi diegu"

Txiki geratu zen lantegia gonbidatu guztiak hartzeko. Mila lagun inguru, antolatzaileen esanetan, batu ziren. Lehenik eta behin bisita gidatua egin zuten eta ondoren Wave Line prentsa erraldoi eta azkarra martxan ikusteko aukera izan zuten. Zuzeneko musika, luntxa eta haur jolasak ere izan ziren bisitarientzat. 

"Aste hau oso inportantea izan da guretzat. 300 bezero eta 60 hornitzaile hartatu ditugu eta gure etxean erakutsi diegu zeren gai garen. Gaur berriz, arlo sozialetik eman nahi diogu amaiera asteari. Pertsonok osatzen dugu Fagor Arrasate eta gure familiekin ospatu nahi dugu", hala esan zigun Eider Otxoa, Fagor Arrasateko Automobil negozioko komunikazio eta marketin arduradunak. 

Tulankiden bihar bideoa

Familien eguneko bideoa ikusteko aukera izango duzue bihar tulankide.com atarian. Era berean argazki bilduma ere osatu dugu: Argazki bilduma.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak