Fagorrek IbarOsasun zerbitzua jarriko du abian Aretxabaletako kiroldegian

Aretxabaletako Ibarra kiroldegiak eta Fagorrek bultzatuta, osasunaren eta ongizatearen hobekuntzara bideratutako zerbitzua eskainiko da. Martxoaren hasieran, sei hilabeteko doako proiektu pilotua jarriko dute abian 60 abonaturentzat.
Card image cap
Aretxabaletako Ibarra kiroldegia.
2013/04/12

IbarOsasun zerbitzua Mpower Saludekin (Fagor) batera diseinatutakoa da. Mpower Salud egitasmo berritzaileak kiroldegira bideratu du zerbitzua. Proiektuko aholkulari izan den Athlon enpresako Iker Irastorzak “parte hartzailearen profilaren araberako programa gidatuak” izango direla adierazi digu. Era berean, bost prestakuntza saio presentzial izango dira, osasunari begira norberaren autonomia garatzeko asmoarekin.

Iker Irastorza, Athlon enpresako ordezkaria

Iker Irastorza, Athlon kooperatibako kidea, IbarOsasun egitasmoa aurkezteko unean.

Laguntza pertsonalizatua

Proiektuak laguntza pertsonalizatuarekin norberaren osasun integrala eta ongizatea hobetzea du helburu. Erabiltzailearen profilaren arabera, programa gidatuak egingo dira eta hauek, tutoreekin eta teknologiaren laguntzaz gauzatuko dira. Hori horrela izanik, eskaintza ugari izango dira: elikadura osasuntsuari, jarduera fisikoari eta ongizate emozionalari buruzko tailer formatibo monografikoak eta adituen aholkularitza, besteak beste.

Hiru programa mota

Erabiltzailearen beharren eta nahien arabera egokitutako hiru programa ezberdin egongo dira: Pisua galtzea. Modu osasuntsuan pisua galdu nahi duenarentzat, dieta orekatua egitea, jarduera fisikorako ohiturak hartzea eta emozio-egoera egokia jarraitzea.

Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko informazio panelak

Prebentzioa. Bizimodu osasungarria izateko helburuarekin, gaixotasun kardiobaskularrak ekidin nahi dituenarentzat, elikadura osasungarria izatea, jarduera fisikoa praktikatzea eta emozio-egoera egokia lortzea. Hobekuntza. Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonentzako (diabetesa, kolesterola...) eta osasuna hobetu nahi duen edonorentzako, dieta orekatua, jarduera fisikorako ohiturak hartzea eta emozio-egoera egokia lortzea.

On lineko laguntza

Abonatuek, zalantzarik izanez gero, tutorearen laguntza izateaz gain, edozein unetan Contac Center aplikazio informatikoa erabiltzeko aukera dute. Hala, nutrizioan, ariketa fisikoan eta ongizate emozionalean adituak direnekin aholkularitzarako harremana bideratuko da. Honetaz gain, interesa duten parte hartzaileek datu biometrikoak monitorizatu ahal izango dituzte (tensioa, pultsoa, pisua...).

Aretxabaletako Ibarra kiroldegiaren inguruko informazio guztia eskuratzeko http://ibarrakiroldegia.com

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Automozio osagaiak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala

Automozio osagaiak