Aldaketak Fagor Taldeko goi-zuzendaritzan

Fabian Bilbaok Fagor Taldearen Lerro Zuria hartuko du bere ardurapean, eta Hego Euskal Herrirako eta Espainiarako etxetresna dibisioaren zuzendari berria Ander Terradillos izango da.
Card image cap
Fabián Bilbao.
2011/09/07

Fabian Bilbao izango da Fagor Taldearen nazioarteko Lerro Zuriaren zuzendaria, eta horrekin, kooperatibaren negozioaren %90 izango du bere ardurapean.

Bilbaok utzitako postua, Fagor Etxetresnen zuzendaritza, Ander Terradillosek beteko du. 2007tik orain arte, Egosketa Negozioaren gerentea izan da.