2017-08-23T23:22:35+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Groupek eta Robamek Joint-Venture bat ezarri dute Txinan De Dietrich merkaturatzeko

2012/02/17

Fagor Groupek eta Robamek –txinatar merkatuan egosketa eta ahokadura arloan espezializatutako etxea– enpresa bat sortu dute Txinan De Dietrich markako etxetresna elektrikoak elkarrekin merkaturatzeko. Lankidetza horrek europar jatorriko goi mailako merkatua lortzen ari den hazkunde handiari erantzuten dio, eta De Dietrichek ere bertan parte hartu nahi du.
Fagor Groupek eta Robamek Joint-Venture bat ezarri dute Txinan De Dietrich merkaturatzeko

Hangzhoun (Shanghaitik hurbil) dagoen familia enpresa bat da Robam, egosketan eta ahokaduran espezializatua, eta bere salmentak 120 milioi ingurukoak dira, merkatuaren erdialdeko segmentuetan kontzentratuta. Robamek bere sarean 58 salmenta bulego, 1.500 saltoki esklusibo, beste 5.000 saltoki eta saldu ondoko 2.000 zentro ditu, eta merkatuaren goiko segmentuan merkatuko ahokaduraren %50 bereganatu nahi du, Fagor Groupekin adostutako hitzarmenaren bitartez.

Fagor Group y Robam establecen una Joint-Venture para la comercialización de electrodomésticos De Dietrich en China

Horrenbestez, sozietate berri bat eratu da De Dietrich marka merkaturatzeko, eta, erabakitzeko ahalmenari dagokionez, Fagor Groupek ahalmen handiagoa izango du, kontseilukide gehiago izango dituelako; Robamek, berriz, bere sare komertziala zabalaren eta bezeroaren arretarako zerbitzuen bitartez merkatuan duen esperientzia eskaintzen du.

Hitzarmen hau Fagor Groupen estrategiaren barruan kokatzen da, datozen urteetan hazkunderik handiena izango duten merkatuetan presente egoteari dagokionez. Aldi berean, ekimena Txinan hedatzeko proiektuaren diseinuaren barruan kokatzen da: bertan europar jatorriko goi mailako etxetresna elektrikoen merkatuaren hazkunde handia gertatzen ari da, eta De Dietrich markaren berezko balioak diren bikaintasunak, dotoreziak eta abangoardiak oso harrera ona izango dute.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak