2017-10-18T16:46:53+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Elektronikak urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du

2016/12/22

Fagor Elektronikak goreneko Bikain ziurtagiria lortu du euskararen kudeaketaren kalitatean. Hala, gaur egun, elektronika fabrikatzaileen artean Bikain Goreneko ziurtagiria duen enpresa bakarra da.
Fagor Elektronikak urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du

Unai Larrañagak, Kontseilu Errektoreko lehendakariak, abenduaren 19an Kursaalen egin zen ekitaldian jaso zuen ziurtagiria.

Euskalit Kudeaketa aurreratuen Euskal Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzako Politika Linguistikorako sailburuordetza Bikain ziurtagiriak banatzeko ardura dute eta ziurtagiri horien bidez enpresa edo erakunde bateko euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen da.

Erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen da

Egiaztapen hori egiteko, Fagor Elektronikak aurretxostena bete du lehenik eta ondoren kanpo ebaluatzaileen bisita jaso du ebaluazioa egiteko elkarrizketekin batera. 

Urteetan egindako lanari esker Urrezko Bikain ziurtagiria lortu du.

Zorionak Fagor Elektronika!


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak