2017-08-18T14:44:11+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Elektronika Txina 2012 elektronika azokan izan da

2012/04/03

Martxoaren 20tik 22ra egin zuten azoka Shanghain. Azoka berria izan arren, mundu mailako elektronika osagarri diskretuak egiten dituzten ekoizle nagusiak elkartu ziren azokan.
Fagor Elektronika Txina 2012 elektronika azokan izan da

Fagor Elektronikako kideak Shanghaiko azokan.

Fagor Elektronikako erakusmahaira Shanghai eta Jiangsu eremuko automobil-industria, ordenagailuendako elikatze-iturri eta industriako egungo bezero guztiak joan ziren. Nabarmendu behar da LED argiztapen merkatuan liderra den enpresa baten bisita jaso zuela erakusmahaiak. Eremu geografikok honek iaz egitura eroaleen salmenten %18a izan zuen.
Ondoko berritasunak aurkeztu zituzten Fagorreko erakusmahaian:

  • Korronte handiko tiristoreak, 40 ampere artekoak TO3P formatuan, gama altuko motor eta yateen pizte sisteman erabiltzeko.
  • Korronte baxuko tiristoreak 1 Amp SOT23 3l formatuan, aire girotuko sistemaren erregulazio zirkuiturako.
  • Top Glass teknologiarekin egindako diodo azkarrak, Diesel eta Gasolina bidezko kontrol elektronikoetarako.
  • Smartphone eta Tablets-endako bateria kargatzaileendako ingurumen ziurtagiria duten gainazaleko muntaietako zubi zuzentzaileak.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak