2017-10-19T03:53:06+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Electronicak aeronautika alorrean EN 9100 eta EN 9110 ziurtagiriak eskuratu ditu

2016/09/05

Urtarriletik, Fagor Electronicak aeronautika alorreko munduko partzuergo handienetariko bati hornitu dizkio inverters berrien lehen unitateak.
Fagor Electronicak aeronautika alorrean EN 9100 eta EN 9110 ziurtagiriak eskuratu ditu

Bi ziurtagiri hauek ezinbestekoak dira aeronautika alorrean erreferentziazko hornitzailea izateko.
Bi ziurtagiriek industria aeroespezialen baldintzak jasotzen dituzte kalitate, segurtasun eta teknologia alorretan hornitzaile kateko etapa guztietan eta baita ekipamenduen mantentze eta konponketan ere. Aeronatikako fabrikatzaileentzat hornitzaileei eskatzeko baldintza garrantzitsuenak bilakatu dira. EN 9100 eta EN 9110 ziurtagiriak inplementatzea nahitaezkoa da, gure lantegiak arlo zorrotz horretan lehiakortasunari eutsi nahi badio.
EN 9100 eta EN 9110 arauak izatea lehiakideengandik bereizten gaitu, guk hornitzen ditugun produktuen fidagarritasun eta bermean marka irudi hobea eskaintzen dugulako. Ziurtagiri hauek dagoeneko Fagor Elektronikak dituen ISO9001 eta ISO-TS 16949 gehitzen zaizkie eta, beraz, aeronautika eta automozio arloko industria zorrotzentzat elektronikako hornitzaile homologatua bilakatu gara.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak