Fagor Ederlanek eta Cikautxok lantegiak inauguratu dituzte gaur Kunshango MONDRAGON enpresa parkean

Bi proiektuak abiarazteko batera egin duten inbertsioa 40 milioi euro ingurukoa da. Txinako Fagor Ederlanen jarduerak aurtengorako 14 milioi euroko fakturazioa aurreikusten du. Hasieran, aluminiozko portamangetak ekoitziko ditu, baina bere katalogoa Europako produktu gama guztira zabaltzea aurreikusten du. Bestalde, 2012rako Cikautxoren salmenten aurreikuspena 7,5 milioi eurokoa da. Hala ere, 2014rako kopuru hori hirukoiztea aurreikusten du.
Card image cap
Fagor Ederlanen eta Cikautxoren lantegi berrien inaugurazioaren une bat. Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroa bertan izan da.
2012/09/19

Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak Fagor Ederlan eta Cikautxoko lantegiak inauguratu ditu gaur, Kunshango (Txina) MONDRAGON enpresa parkean, Shanghaitik hurbil. Inaugurazio ekitaldian, Industria ministroaz gain Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Turismo eta Merkataritza sailburuak, Li Jun Kunshan Alderdi Komunistako Idazkari Nagusia eta Txema Gisasola Mondragon korporazioko Kontseilu Errektoreko lehendakariak ere parte hartu dute.

Proiektu biak abiarazteko kooperatibek batera egindako inbertsioa 40 milioi ingurukoa da, industria arloan Espainiako enpresa batek Txinan planta bat ezartzeko orain arte egin duen inbertsio handienetako bat. Fagor Ederlanek bere proiektuarekin txasis osagaiak egingo ditu Txinako automobilgintzako industriarako, eta proiektu horretarako 30 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa behar izan da. Cikautxok, berriz, piezak eta multzoak fabrikatuko ditu polimerozko materialez, eta horretarako 7 milioi euro baino zertxobait gehiagoko inbertsioa egin behar izan da. Inauguración de Cikautxo y Fagor Ederlan en China

Inaugurazio ekitaldiko diskurtsoan, Soria ministroak MONDRAGON Korporazioak industria gisa duen ahalmena azpimarratu zuen esanaz taldea Espainiako industriaren erreferente bihurtu dela Txinan, berrikuntza eta estrategia globala oinarri izanda.

Txema Gisasolak, berriz, Korporazioak nazioartekotzeko duen estrategiaren garrantzia azpimarratu eta esan zuen “multilokalizazioa dela egoitza nagusietako lanpostuak hoberen defendatzeko estrategiarik egokiena”. Era berean, Gisasolak esan zuen Txina herrialde gakoa izango dela MONDRAGON Korporazioaren garapenean. Hain zuzen ere, hauek izan ziren bere hitzak: "aurreikusita daukagu datozen bost urteetan gure jarduera nabarmen areagotzea zonalde horretan, bai erosketei dagokienez (% 10etik % 25era igarota) bai salmentei dagokienez (% 12tik % 25era).Inauguración de Cikautxo y Fagor Ederlan en China

Juan Mª Palencia Fagor Ederlaneko zuzendari orokorrak eta Victor Arrizabalaga Cikautxuko zuzendari orokorrak ere hitz egin zuten, eta horiek beraien negozio zifrak aipatu eta konpainia bien estrategia globala nabarmendu zuten.

Fagor Ederlan Autoparts (Kunshan)

Fagor Ederlan Autoparts (Kunshan) Kunshan enpresa parkean dago eta 2012ko lehen hiruhilekoan ekin zion bere jarduerari. Aluminiozko segurtasun piezak egiten ditu presio baxuko teknologiarekin. Gaur egun, 40 pertsonak egiten du bertan lan eta aurtengo fakturazioa 14 milioi euro ingurukoa izango dela aurrez ikusi dute. Bestalde, enplegua sortzearekin lotutako aurreikuspenei dagokienez, 4 urteko jardueraren ondoren, bertako langile kopurua 100 lagun baino gehiagokoa izango dela uste dute. Planta de Fagor Ederlan en China

Hasierako jardueraren oinarria aluminiozko portamangeten galdaketa eta mekanizazioa da eta autoaren esekiduraren kasuan, segurtasunerako oinarrizko pieza izan ohi da. Lantegiak 1 milioi pieza egiteko gaitasuna du, baina onartutako hazkunde planaren arabera, 3 urteko epean gaitasun hori bikoiztu eta, merkatuak hala eskatuz gero, hirukoiztu ahal izango dute.

Fagor Ederlan Autoparts duela 10 urtetatik Arrasateko (Gipuzkoa) enpresa nagusian lanean ari den taldeko beste lantegi baten erreplika dela esan dezakegu, baina merkatuko punta-puntako automatizazio prozesuak eta teknologia erabiltzen ditu. Horri guztiari esker, Txinako merkatuan, pieza mota horiek egiteko lehen erreferentzia da. Automobilgintza industrian erreferente diren bezeroekin lotuta hainbat proiekturekin ekin zion bere jarduerari lantegi honek (GMrenak, adibidez) eta, gaur egun, proiektu berriak ixteko negoziazio lanetan ari da beste bezero batzuekin. Horri guztiari esker, Fagor Ederlan Autopartsek (Kunshan) 2018ko helburua gainditzen duen zorroarekin ekin dio bere jarduerari.

Baina jarduera ez da soilik produktu honetan oinarrituko eta Fagor Ederlan taldeak Txinako merkatuan egindako eskaintza Europako egungo katalogoan eskuragarri dauden gainerako proiektuekin handituko dute. Hori dela eta, txasiseko piezen irtenbide osoak eskainiko dituzte: burdinazko portamangetak, diskoak, kaliperrak eta powertrain produktuak injektatutako aluminioan. Eskaintza dagoeneko handitu dute; izan ere, Ford etxeko proiektu baterako, aurten merkaturatuko dute burdinazko portamangeten mekanizazioa.

Berrikuntzara zuzenduta dagoenez, Fagor Ederlan taldea jarduera berriak garatzen ari da ibilgailuaren elektrifikazio teknologien inguruan. Horri esker, Range Extender motorren irtenbideetarako erreferentziazko hornitzaile bihurtu da autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoaren aplikazioetarako. Proiektu hau bereziki interesgarria da Txinako merkaturako Txina green teknologien garapenari ematen ari den bultzada handia dela eta. Izan ere, teknologia horien jarduerarekin lotutako ezarpenei eta ibilgailu elektrikoen erosketari laguntzak ematen ari da.

Fagor Ederlan Taldea

Talde liderra da, MONDRAGONen baitakoa, eta automobilgintzako sektore osagarrian garatzen du bere jarduera. Jarduera bereizitako bi negozio unitatetan oinarritzen da: txasisa eta Powertrain izenekoa. Gainera, irtenbide orokorren hornitzaile gisa egiten du lan merkatuan, produktu lerro guztietan balio erantsi handiena eskainita.

Fagor Ederlan taldea erreferentzia da sektore mailan eta 40 urteko esperientzia du automobilgintzako eta Tiers 1 izenekoen fabrikatzaile nagusiekin. Horiek guztiek bermatzen dute irtenbide orokorren hornitzaile gisa izan duen ibilbidea.

Nazioarteko presentziari dagokionez, nabarmendu beharrekoa da merkatuko eskualde nagusietarako mundu mailako hornitzailea dela eta ekoizpen lantegiak ditu Europa erdialdean, Europako ekialdean, Brasilen eta Txinan, eta ekoizpen aliantzak, aldiz, AEBn eta Hego Korean.

Txinako ezarpena bezeroen baldintza orokorrak zein merkatuari zerbitzua emateko estrategiak eta jardueraren garapenak bultzatu dute.

Fagor Ederlan Taldeak 750 milioi euro inguruko gutxi gorabeherako salmentak izan zituen 2011n eta plantilla 3.800 langilekoa izan zen.

Cikautxo

Cikautxo China lantegiak, Kunshan enpresa parkean dagoenak, kautxuzko piezen fabrikazioari ekin zion 2011ko azken hiruhilekoan eta, gaur egun, garapeneko proiektu esanguratsuak ditu Txinako merkatuan Automobilgintzako merkaturako (GM, Ford eta Faurecia) eta etxetresna elektrikoen merkaturako (BSH).

Planta de Cikautxo en China

Oraingoz, Cikautxok egun dituen negozio bietako bat baino ez dago ezarrita planta berrian: Estankotasuna / Bibrazio aurkakoa. Negozio horretarako oinarrizko teknologia kautxuaren Injkekzio bidezko moldekatzea da. Cikautxoren funtsezko beste negozioa, Jariakinen Eroapena, alegia, laster ezarriko  da, merkatu txinatarraren eskaeraren arabera.

2012rako salmenten aurreikuspena 7,5 milioi eurokoa da, eta plantilla, aldiz, 65 lagunekoa. Gainera, 2014. urtean, Ford eta GM etxeen plataformak ekoizpen prozesuan sartzen direnean, negozio zifra hori hirukoiztea aurrez ikusi du. Izan ere, Cikautxo Chinak kautxuzko eta kautxu-plastikozko osagaiak garatzen ditu haientzat.

Cikautxo.

Cikautxo kooperatiba MONDRAGON Korporazioan sartuta dagoen enpresa da eta 1971. urtetik ari da lanean kautxuarekin eta plastikoarekin lotutako produktuak garatzen eta fabrikatzen. Jarduera, batez ere, oinarrizko bi sektoretara zuzendu izan da: Automobilgintza (% 80) eta Etxetresna elektrikoak (% 20).

Bezeroei zerbitzua emateko beharrak bideratu du Cikautxo globalizazioaren erronkari aurre egitera; izan ere, mundu mailako hedapen prozesuan bezeroei laguntza eman behar izan die. Hori dela eta, bezero estrategikoekin elkarlanean bideratutako garapeneko proiektuen bidez, mundu mailan posizionatzea lortu du. Gaur egun, Euskadin duen lantegiaz gain, ekoizpen presentzia du Aragoin (Espainia), Eslovakian, Txekiar Errepublikan, Txinan, Indian eta Brasilen. 2012. urterako Cikautxo taldearen salmenten aurreikuspena 246 milioi eurokoa da eta, gaur egun, 8 ekoizpen lantegietan 2.800 lagunek egiten dute lan.

Txina izan da hedapen prozesuan emandako oinarrizko urratsetako bat bi arrazoi direla eta: alde batetik, neurri horretako herrialdeak eskaintzen dituen aukerak direla-eta, eta bestetik, mendebaldeko Europarekiko horren ezberdina den kultura duen ingurunean proiektuaren garapenari aurre egiteak biltzen duen erronka dela eta.

MONDRAGON Txinan

MONDRAGON Korporazioak eskarmentu handia du Txinan. Enpresa mailako lehen lanak 1985ean egin zituzten eta Txinan merkataritzako lanak egiten aitzindariak izan ziren Korporazioko enpresak Fagor Electrónica, Fagor Automation eta Danobat izan ziren.

Gaur egun, Txinako MONDRAGON sarea kooperatiba ezberdinetako 18 ekoizpen filialek osatzen dute. Horrez gain, 22 salmenta bulego ditu lanean (toki hauetan: Beijing, Shanghai, Kunshan, Chengdú, Nanjing, Guangzhou, Shenzhen, eta Hong Kong) eta, erosketetarako 4 bulego. Azken horiek 3 ordezkaritza korporatibo dituzte eta sare osoari estaldura estrategikoa eta laguntza operatiboa ematen dizkiete. Horrenbestez, talde kooperatiboak nazioarteko merkataritzako hiru dimentsioak (saldu, erosi eta ekoitzi) betetzen ditu bertako merkaturako zein esportaziorako.

2012ko ekitaldirako egindako aurreikuspenei dagokienez, nabarmendu beharrekoa da salmentetan 250 milioi euroko zenbatekoa gaindituko dutela, eta erosketei dagokienez, aldiz, 300 milioi eurokoa. MONDRAGONek gaur egun Txinan duen plantilla 2.000 lagun ingurukoa da.

Txinari dagokionez, gure ekoizpen ezarpena ekoizpeneko 18 lantegikoa da eta haietako 9 daude Shanghaiko MONDRAGON-Kunshan parkean.

MONDRAGON Kunshan

Parkea 2007ko azaroaren 14an inauguratu zuten ofizialki. Industria mailako dentsitate handiko eremuan dago, Shanghaitik gertu, eta 500.000 metro koadroko azalera du. Gaur egun parkean dauden kooperatibak eta haien jarduerak honako hauek dira: Orbea, bizikleten fabrikazioa; Oiarso, material medikoa; Orkli, beroketa sistemak eta segurtasuneko termopareak; Batz, pedaletako moduluak; Fagor Industrial, ostalaritzarako ekipamendua; FagorArrasate, automatizatutako prentsak eta lineak; Cikautxo, kautxuaren moldaketa eta estrusioa; Mondragon-Assembly, automatizazioa eta robotika; eta FagorEderlan, automobilgintzarako osagaiak.

Horrez gain, beste eremu geografiko batzuetan kokatutako beste ekoizpen lantegi batzuk ere baditu MONDRAGONek. Honako hauek dira: FagorMinidomésticos, Shanghai, presio eltzeak; Copreci China, Zhuhai, etxetresna elektrikoetarako osagaiak; Dikar, Ningbo y Wuhu, kanpadendak; FagorAutomation, Beijing, bistaratzaileak eta kontrol numerikoak; Ulma Construcción, Nantong, eraikuntzarako sistema industrializatuak; Kide China, Kunshan, hozketa komertzialerako eta industrialerako ekipamenduak; Geyser, galdaren fabrikazioa; eta Batz, automobilgintzako sistemak, trokelgintza.

MONDRAGON Korporazioa da lankidetzan bideratutako garapeneko mundu mailako lehen esperientzia eta lau esparrutan egituratuta dago: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza. Gainera, gaur egun, Euskadiko lehen enpresa taldea da, eta Espainia mailan, aldiz, hamargarrena. 2011n lortutako diru sarrerak 15.000 milioi euro ingurukoak izan ziren eta batez besteko plantilla 83.000 pertsona baino gehiagokoa izan zen.

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

Automozio osagaiak