2017-10-21T01:18:36+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Ederlanek ate irekien jardunaldi jendetsua ospatuko du larunbatean Debagoieneko lantegietan

2013/09/12

Datorren larunbatean, irailaren 14an, festa eta oroitzapen giroa izango dira nagusi Fagor Ederlanen. 1963an sortutako kooperatibak ate irekien jardunaldia antolatu du senideei eta lagunei lantokia erakusteko asmoz, eta bide batez 50.urteurreneko egun handia horiekin guztiekin konpartitzeko helburuarekin. Ekitaldiak goizeko 9etan hasiko dira, Ederlanek Debagoienean dituen lantokietan egingo diren bisita gidatuekin.
Fagor Ederlanek ate irekien jardunaldi jendetsua ospatuko du larunbatean Debagoieneko lantegietan

Arrasaten, Markuleten eta Uribarrin, Ederlanek dituen bi lantokietako ateak goizeko 9etan irekiko dituzte. Ordu paretsuan Aretxabaletako eta Eskoriatzako lantokiak irekiko dituzte, eta senideek eta lagunek Fagor Ederlan barrutik ezagutu ahal izango dute, baita Edertek-eko berrikuntza gunea ere, Garaian dagoena.

Aurreikuspenak bete daitezen, bisita gidatuetarako zenbait gidari jarri ditu Fagor Ederlanek, guztiak kooperatibako lan bazkideak. Haien laguntzarekin, senideek lantokiak bisitatuko dituzte, prentsa handiak, fundizioa eta txoko ezezagun guztiak. Bisita gidatuek 30-45 minutuko iraupena izango dute gutxi gorabehera.

Ederlantzen007

Senideekin konpartitzeko eguna

50.urteurrena ospatzeaz gain, ate irekien jardunaldiaren helburu nagusia da senide eta lagunei erakustea lantokia onarpen eta ospakizun sentimenduarekin. Izan ere, aurten Fagor Ederlanen oso bizi dago sentimendu hori.

Horretarako, eta bisita gidatuen ondoren, eguerdiko 12etan, Eskoriatzako egoitzan ekitaldi nagusia ospatuko da. Bertan ez dira faltako edaria, jatekoa, haurrentzako jolasak, kontu kontalariak, photocall bat, karaokea, musika, azoka solidarioa eta bi elkarterentzat dirua batuko dute. Debagoieneko Zu behar zaitut elkartearentzat, eta ASPANOGIrentzat.

Bi elkarteek osasun arazoak dituzten haurrekin egiten dute lan, lehenak garun minusbalitasunak dituztenekin, eta bigarrenak Gipuzkoako haur onkologikoekin.

Ate irekien jardunaldia jendetsua izango da, izan ere, dagoeneko 1.587 lagunek konfirmatu dute joango direla eta horietatik 1.436k parte hartuko dute ekitaldi nagusian.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak