2017-08-17T15:40:01+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Automationek Shanghaiko bi azokatan hartu du parte

2011/07/28

Ekainean Shanghain egindako Beijing Essen Welding & Cutting 2011 eta EASTPO 2011 azoketan hartu du parte Fagor Automationek.
Fagor Automationek Shanghaiko bi azokatan hartu du parte

Beijing Essen Welding & Cutting

Beijing Essen Welding & Cuttingen 16. edizioa izan da. Soldatze eta ebaketaren azoka hau Shanghain eta Beijingen txandaka ospatzen da urtero. Azokak ospe eta onarpen handia du nazioartean. Fagor Automationek stand propioarekin parte hartu du eta azokan FAGOR CNCak zeramatzaten makinak ere ikusi ahal izan dira.

EASTPO

Txinaren ekialdean egiten den makina erreminta azoka garrantzitsuena da EASTPO, 85.000 metro koadroko gainazala hartzen du, 7 pabiloitan banatuta. Bisitariek Fagor Automationen standean CNCen eta atzitze sistemen azken aurrerapenak ikusteko aukera izan dute eta makina erremintako zenbait fabrikatzailek beraien makinak FAGOR CNCekin erakutsi dituzte.

Iturria: http://eu.automationintheworld.com


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak