Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Fagor Automationek euskarazko CNCak aurkeztu ditu Bilbon
Euskarazko softwarea; hizkuntza tresnak eta baliabideak; eta App-ak eta sare sozialak. Hiru gai horiek aztertu zituzten Bilbon eginiko mintegian. Eta aurreneko blokeran parte hartu zuen Fagor Automationeko Joxe Mari Larrañaga lankideak beste hainbatekin batera: “CNC zenbakizko kontrola euskaraz Makina- erreminta sektorean” izan zen landu zuen gaia.
Hainbat hizkuntza aukera
Larrañagak Fagor Automationeko kontrolak hainbat hizkuntza aukera dituela azaldu zuen eta horien artean euskara. Zentzu horretan, Joxe Marik esan zuenez, lantegian ez ezik irakaskuntzan ere erabiltzen da kontrol numerikoa eta horretarako garrantzitsua iruditu zitzaion Fagor Automationi duela hamarkada bat baino gehiago euskarazko bertsioa eskaintzea. Euskaraz zein ezaugarri zituen azaldu zuen eta gaineratu edozein simulagailu saretik doan jaitsi daitekeela. Era berean, frogak egiteko Fagor Automationeko web orritik ere jeitsi daiteke. Hitzaldiari amaiera eman zion esanez, gaur egun batez ere hezkuntza mailan erabiltzen dela, baina aurrera begira erronka lantegietan gehiago erabiltzea izango dela.
Jarraian Googleko Luis Colladok hartu zuen hitza, hizkuntza bat Interneten garatua izateko erabiltzaileak, edukiak eta tresnak behar dituela azpimarratu zuen. Euskarazko softwarearen atalean, Larrañagarekin batera Microsoft Ibéricako Montserrat Prado, Zundan enpresako Iñaki Larrañaga eta Grupo i68ko Miren Martinez aritu ziren. Lehenengoak urtarrilean Windows Phone euskaraz egongo dela aurreratu zuen eta Microsoften produktuak euskaraz daudela erakutsi zuen, nabarmendu zuen hauek erabiltzea dela garrantzitsuena. Iñaki Larrañagak software librean dauden aplikazioen berri emateko baliatu zuen bere tartea eta zerrenda luzea erakutsi zuen. Grupo i68ko Miren Martínezek Izaro euskarazko ERPa aurkeztu zuen.
hizkuntza bat Interneten garatua izateko erabiltzaileak, edukiak eta tresnak behar ditu
Hizkuntza tresna eta baliabideen atalean, hainbat enpresek euren produktuak erakutsi zituzten. Arratsaldean App eta sare sozialen txanda izan zen eta jardunaldia Iban Arantzabalek gidatu zuen mahai inguruarekin amaitu zen. Mahai inguruan, Mondragon Unibertsitateko Maite Goñi, Izenpeko zuzendaria den Xabier Arrieta, Euskalteleko marketing zuzendaria den Koldo Unanue eta Hizkuntza Plangintzako arduraduna den Araceli Díaz de Lezanak parte hartu zuten.