2017-12-17T18:27:11+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Automation-ek eta TECNUNeko ikasleek elkarlanean garatu dute auto elektriko bat

2011/11/25

Donostiako TECNUN Ingeniaritza Unibertsitateko ikasleek pasa den hilabetean Montmeloko (Katalunia) Formula Student unibertsitate-lehiaketan parte hartu zuten eta lehenak izan ziren Espainian guztiz elektrikoa den auto bat aurkezten.
Fagor Automation-ek eta TECNUNeko ikasleek elkarlanean garatu dute auto elektriko bat

Lehiaketa honetako helburu nagusia Ingeniaritzako ikasle hauek lortutako ezagutza mono plaza baten diseinu, garapen, eraikuntza eta gidaritzan erabiltzea da.

450 ikasle, 22 talde

Aurten, Montmeloko topaketan 450 ikasle elkartu ziren 22 multzotan taldekatuta eta 7 herrialdetakoak: Espainia, Alemania, Italia, Errumania, Portugal, Suitza eta Txekiar Errepublika.

Borja Prietoren TECNUNeko ingeniaritzako ikaslearen arabera, “ekitaldi honetako parte-hartzea arrakastatsua izan da kontuan izanik proiektua urtebeteko epean egin dutela TECNUN-eko ikasleek Fagor Automationen kolaborazioarekin”.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak