2017-12-14T23:48:32+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Arrasate, Txinan filmazioak egiten

2012/09/24

Ekoizten dituen makinak grabatzeko eta ikus-entzunezko artxibo bat sortzeko helburuarekin, Txinako zenbait enpresatan filmazioak egiten ari da Fagor Arrasate, baita Kunshanen duen lantokian ere. Enpresa horietan guztietan mozketa makinak eta prentsak instalatuta ditu eta horiek grabatzeko Arrasatetik grabazio talde bat eraman du, Arteman komunikazioa Koop. Elkartekoa.
Fagor Arrasate, Txinan filmazioak egiten

Arteman Komunikazioko kameralaria Fagor Arrasteren lantokian, Kunshanen.

Hamar egunez, irailaren 19tik 30era bitartean, Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteko teknikari eta argazkilari batek eta errealizadore batek, eta Fagor Arrasateko Marketin eta Komunikazioa arduradunak osatutako taldeak Txinako zenbait enpresa bisitatuko dituzte, bertan grabazioak egiteko. Fagor Arrasate-China

Filmazioak hilaren 21ean ekin ziren, Kunshanen Gestamp enpresak duen lantegian. Egun horretan bertan, arratsaldez, Fagor Arrasatek (FMMTK) MONDRAGON Korporazioaren enpresa parkean duen ekoizpen gunean egon ziren, eta datozen egunetan Kunshanetik kanpo egingo dituzte filmazioak. Lana irailaren 28an amaituko dute Tianjing hirian, Great Wall enpresan.  Fagor Arrasate-China

Produktua saltzeko bideoak

Arestian aipatu bezala, bidaiaren helburua da produktuen promoziorako ikus-entzunezkoak sortzea, ondoren, Fagor Arrasateko Komertzial Sailekoek erabili ditzaten, salmenta estrategietan. Fagor Arrasate-China

Besteak beste, grabazioak egingo dira NTC, Gestamp eta Faw Jilinen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak