2017-10-22T12:07:13+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Arrasatek eskaera garrantzitsua jaso du Gestampetik

2012/05/04

Gestamp Automoción-ek, munduko estanpatzailerik nagusienetakoak eta estanpatutako piezen sektorean erreferente denak, Fagor Arrasateri milioi askoko eskaera egin dio bi prentsa linea tandem egiteko. Gestampek Errusian duen lantegian instalatuko dira, Moskutik hurbil.
Fagor Arrasatek eskaera garrantzitsua jaso du Gestampetik

Lehena G1 motako prentsa linea robotizatua da, 200 tonako link drive prentsa-burua du eta 2.500 x 2.400 mm-ko dimentsiodun mahaia. Makina indartsu honek 600 tonako CNC kuxin inteligentea eta elektronikoa du, presio diferentziatua eta 8 jarduera puntu. Prentsa hau, efektu arrunteko 5 prentsekin osatzen da, bakoitzak 1.000 tona ditu eta 4.500 x 2.300 mm-ko tamaina. Prentsa guztiek trokel aldaketa azkarra dute mahai mugikorrei eta amarratze automatikoari esker. Gainera, buru-prentsak mikro-inch sistema du potentzian erreminten doiketa egiteko.

Bigarren linea robotizatua G2 modeloa da, 1.500 tonako link drive prentsa-burua du eta 3.350 x 2.300 mm-ko dimentsiodun mahaia. Beste lineak bezala, CNC kuxin inteligentea du (honek 300 tonakoa) eta 8 jarduera puntu. Ondoren, efektu arrunteko 5 prentsa ditu, bakoitzak 630 tona ditu eta 3.350 x 2.130 mm-ko mahaia. Era berean, trokelak automatikoki eta azkar alda daitezke.

Fagor Arrasate, gaur egun, automozio sektorean piezak fabrikatzeko era honetako instalazio handiak egiteko gai den enpresa gutxi horietako bat da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak