2017-10-20T03:23:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fabrikazio estrategia birdefinitu du Orbeak

2015/04/16

Merkatu estrategikoei eta azken bezeroei eskaintzen dieten zerbitzua hobetzeko helburuarekin, azterketa sakona egin du Orbeak. Zerbitzua bizkortu, malgutu eta pertsonalizatu; horixe izan da azterketaren lehentasuna.
Fabrikazio estrategia birdefinitu du Orbeak

Helburua erdiesteko bidean, goitik behera pentsatu behar izan du Orbeak berriro fabriken eta logistikaren nondik norakoak eta erabakiak hartu behar izan dituhorietako batzuen inguruan.

Horrela bada, Portugaleko plantaren muntatze gaitasuna handitzea eta bultzatzea erabaki du. Horretarako, 8.000 metro koadroko nabe berri batean inbertitu du, baita nabe horrek behar bezala funtzionatzeko instalazioetan ere.

Halaber, Mallabiko ekoizpen zentroaren pertsonalizazio gaitasuna handituko du Orbeak, pinturei zein osagaien aukerei dagokienez. Horrez gain, plataforma logistikoa eta ehungintzaren arloko garapenak indartuko ditu Hong Kong-en. Little Rocken duten plataforma logistikoak ere beste bultzada bat jasoko du instalazioak eguneratzeko.

Txinako lantokia itxi

Aitzitik, Kunshanen duen fabrikaren jarduera 2015eko ekainaren 30ean etetea erabaki da, baina ez merkatu hartako jarduera komertzialari lotutako arrazoiengatik, hango jarduera eraldatu eta bultzatu egingo baita. "Inbertsioak berrantolatuta, zerbitzu hobea eta lehiakorragoa ematea lortuko dugula ulertzen dugu eta uste dugu palanka-efektu sendoagoa ere lortuko dugula gure betiko ezaugarri bereizgarriei dagokienez: Europan fabrikatzea, malgutasuna, pertsonalizazioa eta kalitatezko zerbitzua" adierazi dute Orbeako ordezkariek.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak