Ezagutza
Mondragon Unibertsitateko Herbehereetako, Madrilgo eta Gipuzkoako 250 ikaslek atzerrian garatuko dituzte proiektuak
Espainian bakarra da Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua. Ikasteko metodologia goitik behera aldatzen du, ikasleek eginez ikasten baitute, eta ideiak eta proiektuak martxan jartzea ezinbestekoa da. Ikasturte honetatik aurrera, LEINN graduaren zati bat –hain zuzen, enpresekin benetako proiektuak garatzearen gainekoa– Madrilen eta Herbehereetan egingo da.
Atzerriko ikasle berriak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan
Mundu osoko 33 ikasle iritsi berri dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikora, udaberriko seihilekoa osatzeko asmoz. Ikasgaiak edota proiektuak landuko dituzte unibertsitateko laborategi edo inguruko enpresetan
Otsaileko TU lankide aldizkarian Interkooperazioaren gaineko mahai ingurua
Ainara Basurko, Azaro Fundaziokoa; Mikel Orobengoa, ISEAko zuzendaria; Javier Sotil, MONDRAGON Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako presidenteordea; eta Vicente Atxa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria elkartu genituen Otalora Jauregian Interkooperazioaren gaineko mahai-inguruan. Guztientzat “etorkizunari aurre egiteko MONDRAGONek tinko eutsi beharko dio interkooperazioaren erronka estrategikoari”
MBA-EXECUTIVE amaiera ekitaldia ostiralean egin zen Otaloran
Otsailaren 8an egin zen Otalora Jauregian XXV. edizioko MBA Executive amaierako ekitaldia.
Las redes inteligentes en las que se integrarán las energías renovables
Durante años hemos visto la red eléctrica como una red unidireccional, en la que en un extremo se encuentran los centros de producción de la energía, y en el otro extremo los consumidores: empresas o viviendas.
MONDRAGON Green Community aurkeztu da Korporazioan ekimen berriak sustatzeko
MONDRAGON Green Community foro irekia izango da, non Korporazioko pertsona eta enpresa ezberdinek parte hartu ahal izango duten. Ekonomia berdearen arloan ekimen berriak sustatzeko eta informazioa trukatzeko helburua du foro berriak. Eva Larrea, MONDRAGON Eko-ko zuzendariak adierazi duenez, "hori guztia interkooperazioan egin nahi dugu".
LEARTIKER Elikagaien teknologia EITBko erreportaia batean aztertu da
LEARTIKER Elikagaien Teknologiak kontsumitzaileen gustoak eta ohiturak ezagutzeko oso baliagarriak izaten diren dastaketak egiten ditu. Markinako elikagaien ikerkuntza zentroan egiten dituzten katak aztertu ditu EITBk erreportaia batean.
MUk Estatuan aitzindaria den Master bat jarri du martxan, enpresako emaitzak hobetu nahi dituzten profesionalentzat
Industria Eragiketen Zuzendaritzako Executive Masterra Bilboko Merkataritza Ganberan emango da, 2013ko otsailetik 2014ko martxora bitartean. Masterraren helburua da ikuspegi estrategikoa eskaintzea profesional zein enpresei arlo honetan, enpresako prozesuak nahiz emaitza ekonomikoak hobetze aldera.
Euspot lehiaketak, sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide
Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Koop elkarteak antolatu dute lehiaketa. Aurtengo gaia “sare sozialak eta euskara” izango da.
Ate irekien jardunaldiak martxa onean doaz Mondragon Unibertsitatean
Mondragon Unibertsitateko fakultate guztietan burutu dituzte dagoeneko ate irekien lehen jardunaldiak. Eta orain arte balorazioa ezin hobea da. Hurrengo hilabeteotan aukera izango dute ikasle eta gurasoek fakultate desberdinak bisitatzeko eta eskaintzaren berri hurbiletik izateko.















