2017-11-23T08:31:10+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea Lea Artibai ikastetxean izan da bisitan

2017/11/10

Bisita honekin, sailburuordeak eta bere taldeak zuzenean ezagutu ditu proiektu hauek eta lanean ari den irakasle taldea.
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea Lea Artibai ikastetxean izan da bisitan

Atzo, azaroaren 9an, Lanbide Heziketako sailburuordea Jorge Arévalo Turrillas, Teknologia eta Ikasketa aurreratuen zuzendaria  Rikardo Lamadrid Intxaurraga, Antolakuntza eta Planifikazioko zuzendaria Nicolás Sagarzazu Alzua  eta Teknikako Garapen Jasangarriko arduraduna Mª Jose Barriola Baraibar, Markina-Xemeinen dagoen (Bizkaia) Lea Artibai ikastetxean izan ziren. Isabel Mendiguren Ikastetxeko zuzendariarekin, Maite Bengoa Lanbide Heziketako arduradunarekin eta Eneritz Azkue Lanerako Prestakuntzako arduradunarekin batu ziren.

Lea Artibai-Visita Gobierno Vasco

Lea Artibai ikastetxea berrikuntza proiektuak garatzen, enpresentzako zerbitzu teknikoak lantzen, bere ikaslerian formazio duala bultzatzen edo erronketan oinarrritutako ikasketa ezartzen  ari da etengabe, beste batzuen artean. 

Lea Artibai ikastetxearen iniziatiba berritzaileak

Lea Artibai-Visita Gobierno Vasco

Bisitan, Lea Artibai ikastetxeko Zuzendaritzak prestakuntzarako eta lanerako  azken iniziatibak aurkeztu zituen. Azken proiektu berritzaileen artean, digital manufacturing, 3Dn inprimitutako materialak, 4.0 industrian plastikoen injekzioa eta estanpazio beroaren bidez lortu eta laser bidez moztutako UHSS altzairuzko pieza metalikoa lortzea daude. Era berean, hiru urteko esperientzia eta gero hain emaitza onak lortzen ari den Lean eskola ere badago proiektu berritzaileen artean.

Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bultzatuta Lea Artibai ikastetxeko  ikasleek era berean lana egin eta ikasiaz  %85eko laneratzeko emaitzak izan dituen Formazio Duala ezagutzeko aukera ere izan dute bisita honetan eta baita, TKgune, ETHAZI eta Urrats Bat programen emaitzak hurbiletik ezagutu ere.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak