2017-08-18T16:27:38+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Euskararen historia aztergai MONDRAGONen

2014/06/25

Korporazioko berrogei bat euskara koordinatzaile eta eragilek hartu zuen parte ekainaren 12an Otaloran MONDRAGONen Euskararen Mahai Teknikoak antolatutako ekitaldian. Bi aztergai: batetik, Soraluce kooperatibaren euskara hutsezko kanala esperientzia; bestetik, euskararen historia.
Euskararen historia aztergai MONDRAGONen

Joseba Beltza Bengoetxea, aurkezpenean.

Joseba Beltza Bengoetxea historian lizentziaduna  den  EMUNeko teknikariak Euskararen historiara hurbilpen bat” izenburupean hitzaldia eman zuen. Josebak nagusiki euskararen atzerakadaren zergatietan sakondu zuen. Zentzu horretan, Roldan Jimenok dioenarekin bat etorriz,  hizlariak azpimarratu zuen euskararen galbidean Nafarroako konkistak baino garrantzia handiagoa borboitarrek izan zutela, besteak beste, euren agintaldiak (frantziar nahiz espainiar estatuetan) eta estatu-nazioen sorrera garaikideak izan ziren eta. Hitzaldiari buruzko informazio gehiago hemen.

Bestalde, bertaratuek aukera izan zuten Soraluce kooperatibaren “euskara hutsezko kanala” esperientzia ezagutzeko. Andoni Korkostegi Elortza Soraluceko  produkzio arduradun eta euskara koordinatzaileak aurkeztu zuen esperientzia. Soraluceko bazkide euskaldunei -%79- ahalik eta funtzio gehien euskara hutsean  eskaintzea edo eginaraztea helburutzat hartuta, dagoeneko euskara hutsean zenbait bide landu dituzte (e-posta orokorrak, 10T/nominak, intraneta eta OpenOffice/Outlook),  hartzaile motaren arabera estrategia ezberdinak erabiliz: batzuetan galdetu edo eskainita eta beste batzuetan galdetu barik ezarrita baina betiere garbi utzita bazkideak duela azken hitza eta nahi duenean egin dezakeela atzera. Une honetan beste funtzio batzuk ere euskara hutsean ezartzeko lanean ari dira (harrera Plana, Batzar Nagusia eta hitzaldi informatiboak)


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak