Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Euskara topaketan aztergai Zortzi urte barru bilerak euskaraz egitasmoa eta Konfiantzaren Pedagogia
Batetik, Fagor Automationek 2024an bilerak euskaraz egiteko aukera izateko helburuaz abian jarritako programazioa azaldu zuen Oiher Arantzeta Fagor Automationeko I+G teknikari eta euskara koordinatzaileak. 2013-2016 denboraldian landutako estrategiak eta lortutako lortutako emaitzak aintzat hartuta, 2017-2020rako ezarri dituzten asmoak azaldu zituen Oiherrek. Gakotzat ulermena hartuta, ulermen maila ez duten 52 urtez azpiko langile-bazkide guztiei formazio plana eskaini zaie.
Bestetik, Konfiantzaren Pedagogia izan zuten aztergai bertaratutakoek; oinarriak, helburuak, emandako urratsak, etorkizuneko asmoak etab... Hizlari Amaia Antero aritu zen, Arizmendi ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendaria.
Pertsonari bere hezkuntza ibilbidean laguntzea bere buruarengan, besteengan eta bere testuinguruan konfiantza izan dezan bere gaitasunak ahalik eta ondoren garatzeko eta zoriontsu izateko. Konfiantzaren Pedagogiaren definiziotzat hori hartuta, gaiaren gainean zenbait ariketa egiteko aukera izan zuten bertaratuek, baita enpresetan eta euskara planetan aplikagarri izan ote daitekeen hausnarketa egiteko gonbitea jaso ere.