Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
'Euskara lanean bidea egiten' jardunaldian MONDRAGONeko 50 kooperatiba batu ditu EMUNek
EMUNek, bere 15. urteurrenaren testuinguruan, jardunaldia antolatu du Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Euskara lanean bidea egiten lelopean eta bere bezeroekin euskara planetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko helburuarekin antolatu dute gaurko ekitaldia.
Helburu horren harira, EMUNeko kide Juan Luis Arexolaleibak adierazi digunez, "ekitaldian tailer oso praktikoak antolatu ditugu, euskara planetako erabilera, ezagutza, motibazioa eta erakundetzearen gainean egon daitezkeen esperientziak trukatzeko eta etorkizuneko estrategiak bideratzeko".
Guztira 180 bat lagun elkartu dira arratsaldean Garaian, 90 enpresatako ordezkariak guztiak ere. Eta noski, MONDRAGON Korporazioko kooperatiba askok parte hartu dute jardunaldian. Fagor Arrasate, Copreci, Fagor Taldea, Fagor Etxetresna Elektrikoak, Fagor Ederlan... guztiek ere ordezkaritza izan dute euskararen gaineko jardunaldian. "Bezeroak oso garrantzitsuak dira guretzat eta jakin nahi dugu zer dioten, horrela aurrera begira estrategia berriak landu ahal izango ditugu", adierazi digu Arexolaleibak.
(Juan Luis Arexolaleiba, EMUNeko kidea TU lankideri erantzun ondoren)
Ekitaldia Dani Larrea EMUNeko zuzendari orokorraren agurrarekin hasi da. Ondoren Olatz Olasok hartu du hitza. EMUNeko I+G+bko zuzendariak euskara planen erronkez eta berrikuntzez aritu da. Ikus-entzunezko bat ere ikusi ahal izan dute bertaratutakoek eta segidan Julen Arexolaleibak hartu du hitza. HUHEZI-MUko irakaleak hainbat gai izan ditu hizpide eta hiru galderari erantzuten ahalegindu da. Aurrera egin al dugu euskaldunok? argiak eta ilunak. Zer ekarpen egiten dute lan-munduko euskara planek? eta aurrera begira nondik jo behar dugu?
(Dani Larrea, EMUNeko zuzendari orokorra parte-hartzaileei ongietorria ematen)
Jardunaldiari amaiera emateko Workshop praktikoak egin dituzte lau taldetan banatuta. Motibazioaren indarra: gogotsu gaudelako, Ikas Tari: ezagutzatik erabilerarako hainbat bide, Ari eta ibili: lanean euskara erabili, eta Sustraietatik adarretara: plana enpresan erakundetzen. Lan saio praktikoarekin eman zaio amaiera gaurko ekitaldiari.