Euskara
Euskadiko Kutxak Hizkuntza Eskakizunak garatzeko protokoloa onartu du
Euskadiko Kutxan euskararen presentzia indartu eta baloratzeko xedearekin, lanpostu guztiei esleituko zaie dagokien hizkuntza eskakizuna. Horren aurretik, Zuzendaritza Batzordeak zein Kontseilu Sozialak aho batez onartu dute Hizkuntza Batzordeak eta Euskararen Talde Teknikoak landutako protokoloa.
BIKAINen 15 ziurtagiri MONDRAGON Korporazioan
Enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala da Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzaturikoa. Ziurtagiria ebaluazio baten ostean etor daitekeen emaitza da. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. (EMEk lau ardatz ditu: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa).
Heriotzaren trataera eskolan gradu amaierako lanak jaso du MU eta MONDRAGONen lehiaketako saria
HUHEZIn Psikopedagogia ikasketak egin dituen Idoia Sara iruindarraren ‘Heriotzaren trataera eskolan’ gradu amaierako lana izan da MUk eta MONDRAGONek antolatutako lehiaketako bigarren edizioko lan sariduna, aurkeztu diren euskarazko 42 lanen artean. Sarak 2.000 euroko saria eta antolatzaileen onespena jaso du. Sararen senitarteko bat hiltzearen ondorioz, heriotzaren gaia ikertzen hasi zen. Sarak ondorioztatu du heriotza tabua dela askorentzat eta eskoletan ez dagoela heriotzari aurre egiteko baliabiderik. Irakasleei galdeketak egiteaz gain, haurrekin gaia lantzeko ipuinen bibliografia zabala eta metodologia prestatu ditu.
Zilarrezko Bikain saria jaso du Coprecik
Ebaluzazio irizpide zorrotzak gaindituta, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketan bikaintasuna aitortu diote Aretxabaletako Copreci kooperatibari. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria Jaurlaritzak banatzen du urtero.
'Konprenitzen' ekimena, euskarazko gutxieneko ulermen maila lortzeko
Fagor Etxetresnetako Egosketa negozio-unitatean jarri da martxan 'Konprenitzen' ekimena. Helburua da euskaraz ulertzen ez duten lantaldeko kideek gutxieneko ulermen maila lortzea, bileretan euskararen erabilera handitu dedin.
2011ko zeregin korporatiboak euskararen alorrean
2009-2012 Plan Estrategikoaren arabera eta iaz kooperatibetatik jasotako ekarpenak ere aintzat hartuta, MONDRAGONen Euskara Batzordeak eta Mahai Teknikoak zehaztutako 2011ko Gestio Planaren zeregin nagusiak azaltzen dira jarraian.














