Euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldia ostegunean

Jardunaldia 2016ko apirilaren 7an izango da, arratsaldeko15:00etatik aurrera, Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian. MONDRAGONeko BACek antolatu du.
2016/04/04

Jardunaldiaren helburua da hausnartzea krisi ekonomikoak euskal enpresen kudeaketan eta gobernantzan izan duen eraginaren eta lehiakortasun egoera berrietara egokitzea ziurtatzeko behar duten eraldaketaren inguruan.

Horretarako, jardunaldiak hizlari-sorta zabal bat bilduko du, enpresa-eraldaketa honek izan ditzakeen dimentsio anitzak ikuspuntuetatik aztertzeko asmoz.

Horrela, honako hau izango da euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldi honen programa:

  • Jardunaldiaren irekiera Markel Olanoren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.
  • Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria: “Enpresen eraldaketaren inguruko hausnarketa MONDRAGON-en ikuspuntutik”.
  • Igor Ortega, LANKI Lankidetza Ikertegiko ikertzailea, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegia: “MONDRAGON-go kooperatibagintzaren erronkak eta zalantzak”.
  • Bart Kamp, Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuan nazioartekotzearen eta zerbitzuen alorreko ikertzaile nagusia: “Euskal enpresa industrialaren bilakaera lehiakorrari zuzendutako estrategiak”.
  • Mikel Orobengoa, ISEA KOOP.E.-ko zuzendari nagusia: “COPERNICO, “eskubietako enpresa” deiturikoaren paradigman oinarritutako kudeaketarako erreferentzia eredua”.
  • José Luis Madinagoitia, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen kidea: “Enpresa eredu berri baterantz”.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com