2017-10-18T16:41:24+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua gaur Kursaalean

2015/04/17

Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira, urtean zehar gauzatzen doazenak. Horien artean, berebiziko garrantzia du gaur Donostian eskainiko den kontzertuak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoiaren eskutik.
Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua gaur Kursaalean

Aurten ehun urte beteko dira Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzatik. Hori dela eta ekitaldi ugari antolatu dira urtean zehar gauzatzen doazenak. Horien artean, berebiziko garrantzia du gaur ostirala, apirilak 17, Donostiako Kursaalean ospatuko dena. Bertan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak kontzertu bitxia eskaniko dute.

Ikusle ugari

Aurreikuspenen arabera, 1.800 pertsona bilduko dira bertan, Arizmendiarrietaren mendeurrenaren aitzakian. Gonbidatuen artean Iñigo Urkullu lehendakaria izango dira eta horrez gain, kooperatibetako lankideak, fundatzaileak, familiakoak  eta euskal gizartearen ordezkaritza zabal bat.

Kontzertua arratsaldeko 8:00tan hasiko da eta programa honako hau izango da:

NÜREMBERGeko MAISU KANTARIAK (Richard Wagner)
"Obertura"
NABUCCO (Giuseppe Verdi)
"Gli arredi festivi"
MACBETH (Giuseppe Verdi)
"Patria oppressa"
CAVALLERIA RUSTICANA (Pietro Mascagni)
"lntermezzo"
"Gli aranci olezzano"
OBERTURA 1812 (Piotr llich Tchaikovsky)
"Obertura"
BASERRIA (Jesus Guridi)
"2, Ekitaldiko Preludioa"
MENDI MENDIYAN (José María Usandizaga)
"Erromeriako eskena"
AI! EUSKAL LURRA (Pablo Sorozabal)
TXORIA TXORI (Mikel laboa)
BAGA BIGA HIGA (Mikel laboa)
Bakarlaria: Jon Imanol Etxabe

Zuzendaria: Sainz Alfaro

Gainera, ekitaldiaren hasieran ikusle guztiek tokia hartu bitartean, bere bizitza gogora ekarriko duen bideoaren emanaldia egingo da.

Meza ospetsua eta ekitaldia

Horrez gain, igandean apirilak 19, D. Jose Mariaren omenez meza ospetsua egingo da goizeko 11etan Xemeingo elizan. Meza Bizkaiko gotzain Mario Icetak emango du eta Xemein abesbatzak abestuko du.
Eta ondoren, 12:15ean, Barinagako San Pedro elizan gotzainak beste meza bat ospatuko du eta ondoren 13:00etan, Barinagan D. Jose Mariaren omenez ekitaldia egingo da, honako egitarau honekin:

Aurkezlea: Josune ARETXABALETA
Xemein Abesbatza eta Aurreskua
Hitzak:
Jose Antonio OREGI ARIZMENDIARRIETA. Senidea.
Jose Maria ORMAETXEA. Arizmendiarrietaren lankidea. 
Javier SOTIL. Mondragoneko Kontseilu Orokorreko Lehendakaria.
Mario ICETA. Bizkaiko Gotzaina.
Iñigo URKULLU Lehendakaria.

Erakusketa

Betalde, Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena (1915-2015) ospatzeko ekitaldien barruan, pasa den apirilaren 12an, inauguratu zen erakusketa, Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokian.

http://www.arizmendiarrieta.org/eu/foroa/2015/04/jose-maria-arizmendiarrietari-buruzko-erakusketa-arrasaten

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak