2017-08-21T23:43:26+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Euskadiko Kutxak Hizkuntza Eskakizunak garatzeko protokoloa onartu du

2012/06/07

Euskadiko Kutxan euskararen presentzia indartu eta baloratzeko xedearekin, lanpostu guztiei esleituko zaie dagokien hizkuntza eskakizuna. Horren aurretik, Zuzendaritza Batzordeak zein Kontseilu Sozialak aho batez onartu dute Hizkuntza Batzordeak eta Euskararen Talde Teknikoak landutako protokoloa.
Euskadiko Kutxak Hizkuntza Eskakizunak garatzeko protokoloa onartu du

Helburuak

Dokumentu eta proiektuaren helburu nagusiak ondoko hauek dira:

  • Euskadiko Kutxako hizkuntza eskakizunak zehaztea,
  • lanpostu aldaketetan (barne-promozioa, promozioa suposatzen ez duten lanpostu aldaketak, eta birkokapenak) eta kanpoko hautaketetan (hautaketa prozesuak, proiektuak eta praktikak, eta azpikontratazioak) eskakizunak definitzeko jarraibideak ematea
  • eta langileak hizkuntza eskakizuna betetzen ez duenean nola jokatu zehaztea.

Entitatearentzat erabilgarria den eta lanpostu baterako beharrezkoa den euskara ulertzeko eta adierazteko, mintzamena eta idazmenari dagozkion ezagutzak eta gaitasunak hartuko dira kontuan. Horretarako, ondoko 4 maila hauetan sailkatuko dira langileak:

  • Atarikoa (ahoz minimoa eta idatziz bat ere ez),
  • Oinarrizkoa (ahoz eta idatziz oinarrizkoa),
  • Ertaina (ahoz eta idatziz ertaina),
  • eta Altua (ahoz eta idatziz altua).

Bestalde, lanpostu guztien hizkuntza zehazteko erabiliko diren irizpideak hauek dira:

  • harremana (lanpostuak duen harreman sarea, kanpokoekin edo barnekoekin ote den kontuan hartuz),
  • irudia (lanpostuak ingurukoentzat duen erreferentzialtasun maila),
  • zabalkundea (lanpostuan zenbat lankide edo/eta bezerorengan eragiten duen)
  • eta kokapena (eskualde eta herrialdeetako egoera soziolingusitikoa kontuan hartuko da).

Trebakuntza

Hautatutako langileak lanpostuari dagokion euskara profila betetzen ez duenean, eskatutako maila lortzeko trebakuntza plan pertsonalizatu batean ezinbestean hartuko du parte, lortu beharreko maila zein epetan lortu behar duen ondo zehaztuz.

Hala ere, hizkuntzaren konpetentzia honek salbuespenak izango ditu, adinagatik (50 urte edo gehiago izateagatik), sare berritik etortzeagatik (euskara ikasteko epeak malguagoak izango dira) eta Nafarroan bere egoera soziolingustikoagatik (plan berezia diseinatuko da).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak