Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak erraztu egingo du gizarte-ekonomiako enpresen finantzaketa

Juan Antonio Pedreño Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioko (CEPES) lehendakariak eta Txomin Garcia Euskadiko Kutxa Ipar Kutxako lehendakariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, gizarte-ekonomiako enpresen finantzaketa eta sorrera errazteko.
2012/11/22

CEPESeko kide diren elkarte bazkide guztietako enpresak baliatu ahal izango dira hitzarmenaz. Enpresa horiek lehentasunezko baldintzak eta abantailak izango dituzte Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren finantza-zerbitzuak kontratatzeko, entitateak horrelako enpresei eskaintzen dizkien irtenbideen artean.

Gizarte-ekonomiako enpresen premia nagusiak betetzeko diseinatu da hitzarmena. Hala, ekintzaileek produkzio-jarduerari ekiteko eta garatzeko finantzaketa-lerro berriak ez ezik, enpresek likidezia uneoro izateko eta inbertsio berriak ahalbidetzeko produktuak ere eskainiko dira.

Hitzarmena abian jartzea errazagoa izan dadin, Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak honako webgune hau zabaldu du, finantzaketa-lerroei buruzko informazioa eskuragarri jartzeko: www.financiacioneconomiasocial.com.

Banketxea