Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Euskadi eta Ginea elkartuak Afrorum ekitaldian
Ginea eta Euskadi uztartzearen ideia zazpi Leinner gaztegandik sortu zen. Jon Arana antolatzaileetako batek adierazi du pasa den urtean proiektu baterako joan zirela Gineara. Han “arazo pila” zeudela eta, hemengo eta hango enpresak uztartuta, haiek laguntzea erabaki zuten.
Ekitaldian inguruko zenbait enpresek hartu zuten parte: Alet Taldea, Iparlat, Natra, Ulma Construcción, Ulma Packaging, Mondragon Unibertsitatea, Harreman, MTA, Almasa, JMA, Salva, Gashor eta Kide. Baina, aldi berean, ginear batzuk ere hartu zuten parte.
8:30ean eman zitzaion irekiera ekitaldiari eta egunean zehar hainbat hitzaldi egon ziren. Lehenengoa Leire Intxausti Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziakoa izan zen. Ginean “lan garrantzitsua” egin behar dela azpimarratu zuen eta bi herrien arteko “harremana handitzen joatea” espero du.
Ondoren, Urko Lopez Mondragon Innovation & Knowledgeko ordezkariak eman zuen bigarren hitzaldia. Ginearekin harremana izateko arazorik ez lukeela behar esan zuen, “ondo komunikatuta” baitago. Harremana eta erlazioa izaten saiatu behar dela adierazi zuen honek ere, eta “hitz egiten ez bada ideiek ez dutela ezertarako balio” azpimarratu zuen.
Ondoren dinamika bat antolatu zuten enpresa eta ginearren artean. Sei gune ezberdinetan sailkatu ziren eta talde bakoitzak bere beharrez hitz egin zuen. Dinamika bukatu ondoren, atseden txiki bat egin zuten.
Eduardo Sanzol Naxan enpresako ordezkariak hartu zuen hitza. Haren esanetan, "Gineako merkatuan kokatzeko momentu ona”.
Bukatzeko, antolatzaileek hitzaldia eman zuten proiektua nola sortu zen azaltzeko, eta aurretik egindako dinamikan hitz egindakoaz hausnarketa egin zuten. Nahiz eta ekitaldi guztia gaztelaniaz egin, itzultzaile bat aritu zen esandako guztia frantsesera itzultzen ginearrek uler zezaten.
Antolatzaileek adierazi zutenez ekitaldi horretatik espero dute “energiaren sektorean zerbait aldatzea, ezinezkoa baita herrialde bat garatzea mozketak badaude”.