2017-08-23T12:12:50+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Europako zenbait parlamentario MONDRAGONen bisitari

2017/06/09

MONDRAGON Korporazioaren esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Europako Parlamentuko ehundik gora laguneko ordezkaritza handia MONDRAGONera gerturatu da asteon. Europako Ezker Bateratuko Talde Konfederaleko buru den Gabriela Zimmer izan da europarlamentarioen bisitaren buru.

Gabriela Zimmer, Europako Ezker Bateratuko Talde Konfederaleko presidentea buruan zela iritsi zen MONDRAGONeko Zentro Korporatibora Europarlamentuko ordezkaritza handia. Ezker europarrak asteon egin ditu Donostian hausnarketa jardunaldi batzuk eta MONDRAGONera eginiko bisita Euskal Herrira eginiko bisitaren lan agendaren parte garrantzitsua izan da. 

MONDRAGONen Iñigo Ucinek, Korporazioko presidenteak; eta Ander Etxeberriak, Hedapen Korporatibo eta Euskara arduradunak egin zieten ongietorria. Biek ala biek MONDRAGON korporazioaren errealitatearen berri eman zieten europarlamentarioei eta gustura erantzun zituzten haien galderak.

Bisita, neurri haundi batean, Josu Juaristik hitzartu zuen, EH Bilduko Talde Europarreko hautetsiak. Josu behin baino gehiagotan gerturatu da MONDRAGONera eta eredu kooperatiboaren jarraitzaile sutsua dela adierazi du askotan.

Eztabaida irekia

Aurkezpenaren ondoren, Talde parlamentarioko presidenteak eztabaia irekian parte-hartu zuen, arlo kooperatiboaren eta Europaren gaineko eztabaidan hain justu ere. LANKIko Igor Ortega ikertzaileak ere parte-hartu zuen mahai inguruan.

Bisitaren bitxikeriak

Bisitaren bitxikerien artean, aipatzekoa da MONDRAGONera gerturatutako pertsona kopurua; guztira 110 lagun elkartu ziren, eta horietatik soilik 22 ziren europarlamentarioak. Gainerako guztiak itzultzaileak (hitzaldiak zazpi hizkuntzatara itzuli ziren aldi berean), komunikazio aholkulariak eta europarlamentarioen senideek osatzen zuten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak