2017-10-19T14:34:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Europako kooperatzaile gazteen hurrengo topaketa Arrasaten egingo da urriaren 4tik 6ra

2016/08/25

Paris, Bolonia eta Bruselako topaketen ondotik, Europako gazte kooperatzaileen sare elkarteak Arrasaten egingo du bere hurrengo bilkura.
Europako kooperatzaile gazteen hurrengo topaketa Arrasaten egingo da urriaren 4tik 6ra

Urriaren 4tik 6ra egingo da Arrasaten, Mondragon Team Academyko TZBZ aholkularitza enpresak koordinatuta. TZBZ 2013an sortutako berrikuntza prozesuen aholkularitza-enpresa bat da, bere aktibitate ekonomikoa hezkuntza eta enpresa munduen artean garatzen duena. "Oztopoz beteriko garai batean eratu izanak, metodologia berriekin lan egitera eraman gaitu, gaur egungo gizartean beharrezkotzat jotzen ditugunak".

Hezkuntzan, honako hauek dira aholkularitza enporesaren negozio-linea nagusiak: talde coaching-a, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduaren zabalkuntza, eta ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemen diseinu eta gestioa.

Urriaren lehenengo astean izango da kooperatzaileen topaketa

Enpresa munduari dagokionez, organizazioen eraldaketak sustatzen ditu bi prozesu nagusitan oinarrituz; batetik, zerbitzu edo negozio-linea berrien diseinu eta azelerazioan eta, bestetik, organizazioen baitako kultura barne-ekintzaile baten sorreran.

TZBZ gazte kooperatzaileen topaketaz arduratuko da Arrasaten eta laster jarriko dute denon eskura ekitaldiko programa ofiziala. Edonork informazio gehiago nahiko balu edo ekitaldian parte hartu nahiko balu, hurrengo email helbidearen bitartez egin dezake: ana@tzbz.coop


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak