2017-10-19T09:13:35+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Etorkizuneko joerak, Alfons Cornellaren arabera

2016/07/27

Infonomia eta Co-Societyko presidente eta fundatzaileak “Radical is Normal” egitasmoaren hirugarren edizioa aurkeztu zuen, Garaia Gunean.
Etorkizuneko joerak, Alfons Cornellaren arabera

“In company” hitzaldia joan den maiatzaren amaieran egin zen, MONDRAGONentzat antolatuta, Fagor Ederlanen gonbidapenari erantzunez, hasiera-hasieratik Co-Societyko kidea baita. Ekitaldian Fagor Ederlaneko Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza izan ziren, eta hainbat kooperatibatako 50 zuzendari inguru elkartu ziren.

Cornella tendencias

Alfons Cornella Europako erreferentzia bat da berrikuntzari dagokionez, eta bi orduz gaurkotasun handiko hamar joera aurkeztu zituen, zeinek mundu osoan lanari, ekonomiari, negozioei eta enpresei eragiten dieten. Hainbat gai planteatu ziren, horien artean: kudeaketa sortzaileagoa eta burutsuagoa egitearen ondorioz produktibitatea handitzea eta, horrenbestez, baliabideak ugaritzea; ‘holakrazia’, antolamendu ireki eta arin moduan; murrizketa murritzezinen edertasuna, bereizteko bide gisa; garuna, makinekin komunikatzeko interfaze moduan; 3D negozioa, 3D fabrikaziotik harantzago; gorabidean datozen teknologia berriak; hiriaren garaipena dinamismo ekonomiko eta sozialaren erdigune moduan; retailaren eraldaketa sakona, bereizteko balioko dion berrasmakuntza bat lortzeko; lankidetza bidezko mundu baten aldaketetan guk dugun rola, zeinean arretagunea egintza bera den; eta “blockchain”-aren atzean ezkutatzen den iraultza.

Hitzaldiaren amaieran eztabaidarako tarte bat ireki zen, aldaketa horiek lanari buruz dugun kontzeptuan edo enpresen beraien asmoetan eragingo dituzten erronken gainean. Eztabaida dinamikoa eta parte hartzailea izan zen, eta halaber landu ziren: produktu adimendunak eta adimen artifizialera konektatuak, lana eraldatzeko faktore moduan; eta enpresen berebiziko premia, negozioen esplorazioa eta esplotazioa eraginkortasunez uztartzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak