"Eta hik? Nola bizi dunk euskara?" mintzagai ikasleen artean

Ika-mizka saioa Ikus-entzunezko Komunikazioa fakultatean egin dute eta ikasleek bizipenak eta esperientziak partekatu dituzte.
Card image cap
2016/01/28

Atzo, urtarrilak 27, ospatu zen Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako kanpusean Ika-mizka saioa, bere laugarren edizioan.

Bertan, Eta hik? Nola bizi dunk euskara? lelopean, ikasleek aukera izan zuten euskararekin dituzten bizipenak eta hausnarketak euren artean partekatzeko. Ohi bezala, Ika-mizkan parte hartu zuten euskal kulturako pertsonaia ezagunek ere, eta aurtengoan toki berezia izan dute komunikazio esparruko ordezkariek. 'Gaztezulo' aldizkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dute Ika-mizka saioa, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, parte hartzen dute egitasmoan Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustoko Unibertsitateak.

Ika-mizka 2016

Esan bezala, atzoko saioan, bereziki jorratu zuten komunikazioaren eta euskararen artean dagoen harremana. Horretarako, antolatzaileek gaiarekin lotutako hamar bat pertsonaia ezagunen parte-hartzea lotu zuten. Besteak beste, bertan izan ziren: Ugaitz Alegria aktorea; Jon Basaguren irrati esataria eta Izaki Gardenak musika taldeko partaidea; Lander Garro idazle eta kazetaria; eta Iñigo Arandia Kaixomaitia.com webguneko sortzailea.

Argazki gehiago ikusteko: https://www.flickr.com/photos/huhezi/sets/72157663943098816

Irakaskuntza unibertsitate zentroa