2017-10-17T15:11:02+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eskultura-erakusketa ireki da Enpresagintza fakultatean

2013/06/11

“La mar entre dos manos” (Itsasoa bi eskuren artean) izenburua duen erakusketan, Xabier Artolozagak eginiko buztinezko eta beira-zuntzezko eskulturak ikus daitezke. Erakusketa doakoa da eta Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko campuseko bigarren solairuan dago kokatuta. Ekainaren bukaeran itxiko da.
Eskultura-erakusketa ireki da Enpresagintza fakultatean

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Oñatiko bere campusean, ekaina amaiera, arte Xabier Artolazaga artistaren eskulturak ditu ikusgai, batik bat, buztinez eta beira-zuntzez eginak. Ekimenaren helburua unibertsitatea eremu akademikotik eta ikerketako eremutik ateratzea da, programaturiko jardueran interesa duten herritarrengana gerturatzeko, ikasleengana, langileengana eta unibertsitatearekin loturarik ez dutenengana.

Erakusketa Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko campuseko bigarren solairuan dago kokatuta, eta ekainaren amaiera arte egongo da ikusgai. Ordutegia: 9:00etatik 13:00era eta 14:30etik 17:30era.

Xabier Artolozaga (Plentzia. 1968)

Espiritu artega eta transformatzailea duen bizkaitar horrek oso txikitatik sentitu du sortzeko beharra. Errealitatearen bestelako ikuspegi batek bultzaturiko aparteko indar ekintzailea du, eta horrek bere alderdi sortzailea esparru profesionalean nahiz pertsonalean garatzera eraman du. Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan jardun izan du, eta duela urte batzuetatik eskultore gisa dihardu. Esperientzia eta prestakuntza artistikorik ez zuen arren, ume txikia zenetik lagun izan duen itsasoaren indarrari forma eman nahi izan dio. Horretarako, buztina eta beira-zuntza erabili ditu, eta gainerakoa bere eskuek eta beroak egin dute. Oñatira itsasoa ekarri digun figura-sorta horren bidez, bere lana ikusten duten begiek bere sortze-lanarekin bat egitea eta … horietan nabigatuz gozatzea besterik ez du nahi.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak