2017-12-16T10:07:11+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eskoriatzako ferixia bihar egingo da

2015/06/05

Bihar ospatuko du Eskoriatzako herriak urteroko feria. Hemeretzi urte betetzen dituen Eskoriatzako Ferixiak inguruko eta Euskal Herri osoko baserritar eta artisauak batuko ditu, berriro ere, Eskoriatzako kaleetan. Arizmendi ikastolak, urtero moduan, antolakuntzan parte-hartu du.
Eskoriatzako ferixia bihar egingo da

Goizean goiz irekiko dira postuak etxaflero jaurtiketarekin eta txistularien kalejirarekin. Aurten ere, saltokietan baserriko produktuak, artisautza-lanak eta tresneria ugari eta anitzak ikusi eta erosi ahal izango dira. Txistulariek ekingo dioten jai-girotzeari eta ondoren, Urkabustaizko joaldunek eta trikitilariek hartuko diete lekukoa. Urteroko txapelketak ere ez dute huts egingo: gazta dastatzea ikastola parean egongo da, txorimalo lehiaketa 18.ez antolatuko da eta, jakina, feriako postuentzat ere izango da saririk. Horiek guztiak 14:00etan banatuko dira herriko plazan. Arratsaldean, berriz, beste txapelketa bat, txapel-jaurtiketarena, hain zuzen ere; aurten, bosgarrenez. Gazta txapelketan zortzi gazta lehiatuko dira, eta txorimalo lehiaketan 41 txorimalo sortuko dituzte taldean 197 umek.

Haur eta gazteentzako tailer eta puzgarriak Santa Marina plazan jarriko dira

Haur eta gazteentzako tailer eta puzgarriak Santa Marina plazan jarriko dira, eta ikuskizunik ez da faltako. Arizmendi Ikastolako abesbatzak, esaterako, “Herrika kantuan” emanaldia egingo du ikastola parean. Maider Belategiren Art-Fusion erakusketa ere ikusgai izango da, Eskoriatzako dantza taldearena ere bai…. Herri bazkariaren ostean, berriz, AZ gaubelarekin, emanaldia.

Eskoriatzako feria Arizmendi Ikastolak antolatzen du hainbat eta hainbat elkarte zein herritarren laguntzari esker, hala nola, Eskoriatzako udala, herriko taldeak, komertzioak eta ikastolako irakasle eta familiak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak