Eskolarteko Abesbatzen Topaketa larunbatean Amaia Antzokian

Amaia Udal Antzokian elkartuko dira aurten ere abesbatzen topaketan parte hartuko duten zazpi taldeak
Card image cap
2016/02/23

Horietako lau Arizmendi Ikastolakoak izango dira eta gainerako hirurak, Oñatikoak. Arizmendi Ikastolak lau gunetako ordezkariak izango ditu Topaketan: Santa Teresa, Arimazubi, Almen eta Gaztelupeko ordezkariak hain zuzen ere, eta Oñatitik Urgain Eskola, Txantxiku Ikastola eta Elkar hezi ikastetxea.

Juantxo Zeberio piano jotzaileak eta musikari taldeak lagunduta ospatuko da aurtengoa. Joan zen ostiralean egin zuten kantariek entsegu orokorra, eta Zeberio piano-jotzailea ere bertan izan zen. Aurtengoa topaketen 28. aldia da. Egitaraua.

Irakaskuntza