2017-10-22T03:06:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak bihar egingo du urteko batzarra

2014/05/13

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea ekimentsu dabil eta asteazkeneko batzar nagusira begira erronka handiak ditu esku artean. Garaia berrikuntza gunearen areto nagusian egingo du batzarra 18:00etan. Horren ostean, Joxe Azurmendi pentsalari eta idazleak On Jose Mariari buruzko hitzaldi irekia egingo du leku berean 19:00etan.

2007an jaiotako elkarteak 362 bazkide ditu, horien artean pertsona fisikoak gehienak, baina baita enpresak, unibertsitateak eta bestelakoak.

Elkarteak lau proiektu nagusi ditu esku artean: lehena, Arizmendiarretak sortutako eta bildutako dokumentazioa digitalizatzea, baita Jose Mari Ormaetxeak jasotakoa eta kooperatiba nagusien agiri garrantzitsuenak ere. Horretan dihardute buru-belarri eta orain arte digitalizatutakoak Open Koop MUren liburutegian daude ikusgai.

Bigarren proiektua Arizmendiarrietaran gogoetak eta baloreak jasotzearena da. Baloreak identifikatu eta sailkatzen ari dira, baloreen hiztegia sortuz, eta elkartearen webgunean ikusgai jarriko dituzte.

Arizmendiarrietaren lagunak

Jose Mª Larramendi eta Jose Ramon Elorza.

Hirugarrenak, Amestuz deritzonak, gazteekin belaunaldien arteko guneak sortzean datza. Horren harira, maiatzaren 16an Aktion jardunaldiaren bigarren edizioa egingo dute.

Elkarteko arduradunek gogoratu zuten 2015eko apirilean On Jose Mariaren jaiotzaren 100. urteurrena beteko dela eta horren harira ere ekimen gehiago egingo dituztela.

Azkenik, laugarren proiektuak informatu eta eragin nahi du pertsonek enpresatan izan dezaketen parte-hartzean. Horren bidean, Pasuen foroa sortu zuten ASLE kooperatiben federazioarekin, bi aldundirekin eta hiru unibertsitaterekin. Helburu horrekin hainbat lan egiten dihardute eta aurten lege iniziatiba aurkeztuko dute Gasteizko Parlamentuan.

Joxe Azurmendi, On Jose Mariari buruzko aditua
Batzar nagusiaren ostean, ohiko duten moduan, hitzaldi irekia egingo dute 19:00etan. Aurtengo batzarrean Joxe Azurmendi pentsalari eta idazlea gonbidatu dute. Azurmendik ‘El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta’ liburua idatzi zuen 1984an eta Arrasateko kooperatiba mugimenduaren sortzaileari buruz gehien ikertu duen pertsona da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak