2017-12-13T10:18:35+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

"Erreminta informatikoari esker berme osoko datu base bat izango dute nekazariek"

2015/01/15

Ander Arandia Mondragon Unibertsitateko ikaslea da eta Mundukide erakundearen bitartez karrera amaierako proiektua egiten ari da Brasilen, Paranako Laranjeiras do Sul-en. Erreminta informatiko bat inplementatuko du bertako nekazariek bermezko datu base bat izan dezaten. TU lankidek Anderrekin egoteko aukera izan du.
"Erreminta informatikoari esker berme osoko datu base bat izango dute nekazariek"

Ander, Laranjeirasetik 400km-ra dagoen Iguazuko ur-jauzian.

Urrian iritsi zen Ander Arandia Laranjeiras do Sul-era (Paraná- Brasil). "Asko harritu nindun bertako biztanleen azal koloreak. Gerora jakin dut XX. mende hasiera inguruan, Alemania, Polonia, Italia, Lituaniatik… etorritako bizilagunez eraikitako hiria dela Laranjeiras. 70 bat urte bete berri dituen hiri “europearra” ei da. Eta horrek harritu ninduen izugarri".

70 bat urte bete berri dituen hiri “europearra” da Laranjeiras

Mondragon Unibertsitatean informatika ikasketak egiten dihardu eta Mundukideren bitartez karrera amaierako proiektua garatzera joan zen Brasilera. "Lehenengo  asteetan unibertsitateko eginbeharrekin aritu banaiz ere, hurrengo asteetan proiektuarekin sartu naiz buru-belarri eta zenbait ekintzetan parte hartu nuen".

Proiektuaren muina da Brasilgo errealitatean frogatzea Mundukideko informatikariak sortutako erreminta informatikoa. Erreminta horren helburua da Red-Ecovida sareko kide diren familia nekazarien produktuen datu base bat sortzea.

helburua da Red-Ecovida sareko kide diren familia nekazarien produktuen datu base bat sortzea

Red-Ecovida izeneko sareak, nekazarien ziurtagiri ekologikoen gestio lanak burutzeaz gain, Brasil hegoaldeko produktuen merkaturatze lanak bultzatzen ditu. Hala ere, nekazariek diotenez, merkaturatze lanak dituen konplexutasunak medio, Red-Ecovidak ba omen du arlo horretan zer hobetu.

Anderrek garatu duen proiektuarekin, Red-Ecovidak produktuak merkaturatzeko gestio lanetan duen hutsunea hobetzen saiatuko dira. "Badirudi une aproposenean etorri naizela; Zigilu ekologikoa lortzeko bidean dauden familien datuak eguneratzen ari gara-eta, eta nik informazio guzti hori erreminta elikatzeko erabili ahal izango dut".




Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak